Juan Sebastian Elkanoren jaiotetxea
Juan Sebastian Elkanoren jaiotetxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Getariako hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Getaria |
Koordenatuak | 43°18′14″N 2°12′16″W / 43.3039°N 2.20453°W |
Arkitektura | |
Ondarea | |
EJren ondarea | 48 |
Juan Sebastian Elkanoren jaiotetxea Gipuzkoako Getaria udalerrian zegoen dorretxe bat izan zen. Getariako Alde Zaharran zegoen, gaur egun San Roke kaleko 21. zenbakian dagoen orubean eta Gaztetape hondartzara begira dagoen itsaslabarren gainean.
Bertan, 1486an, Juan Sebastian Elkano itsasgizon ospetsua jaio zen. 1596ko Getariako sutean etxea erre zen eta bertan ez zen ezer ere geratu. Lekua, garai horretan, Miguel Joaquin Lardizabalen jabetzakoa zen, Laurgaineko jauna. XVIII. mendean Txinatik etorrita aberastutako Manuel Agote alkate izendatu zuten, eta eskultura bat eta baseliza bat bertan eraikitzea proposatu zuen[1].
1836an sute baten ondorioz suntsitu zen, Lehen Karlistaldiaren baitan karlistek Getaria setiatu eta gero[2].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Lardizabal, izen handia» El Diario Vasco 2017-07-16 (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
- ↑ «Juan Sebastián Elcano | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).