Kaspisk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaspisk
Kaspisk

Geografia
Hiriburua
42°53′0″N 47°38′0″E
Azalera33 km²
Administrazioa
Q109487082 Itzuli
Demografia
Biztanleria123.988 (2020)
7.648 (2018)
Dentsitatea3.757,21 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Historia
Sorrera data: 1932
Bestelako informazioa
Ordu eremua
kaspiysk.org

Kaspisk (avareraz, dargineraz eta errusieraz: Каспийск; lakeraz: Ккасппи[1]) Errusiako Dagestango Errepublikako hiria da. Kaspiar itsasoaren ertzean dago, Makhatxkalatik 15 km hego-ekialdera. 2010ean, 84.132 biztanle zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaspisk 1932an sortu zen, eta Dagestanen sortutako berrienetako bat da. Hasieran, Dvigatelstrói (Дви́гательстро́й) izeneko langileen kokagunea izan zen, literalki «makina-eraikina» esan nahi duena. Koagune hori ontzigintzarako motorrak eraikitzeko toki baten beharrarengatik eraiki zen, hasieran, gehienbat, dieselarenak. Bestalde, Bigarren Mundu Gerraren hasierak azkar bihurtu zuen herria armak ekoizteko gune garrantzitsu batean. 1947an, hiri estatusa, eta Kaspisk izena jaso zituen.

Gerraostean, Kaspisk industria gune eta Makhatxkala auzo langile gisa garatu zen. Bere biztanleria hazi, eta, 1959an, 25.200 biztanle inguru izatetik 49.400 izatera pasatu zen 1979an.

1990eko eta 2000ko hamarkadetan, Kaspiskek, lehen eta bigarren Txetxeniko gerretan, erasoak jasan zituen: 1996ko azaroaren 16an, ustez txetxeniar gerrillariek eginiko etxe militarren bonbardaketak 68 hildako eragin zituen[2], eta, 2002ko maiatzaren 9an, Garaipen Eguneko desfilean, bonba batek 43 lagun hil zituen[3].

Errusiako Armadako biltegi handi bat dago hirian, aerolabaingailu eta ekranoplaneak gordetzen dituena.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera demografikoa
1939 1959 1970 1979 1989 2002 2008 2010
18.900 25.200 39.000 49.400 60 100 77650 82 703 84132

Konposizio etnikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an, Kaspiskeko biztanleriaren osaera honako hau zen:

Ekonomia eta garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko enpresa nagusiak hauek dira:

  • AOOT Dagdizel (АООТ Дагдизель), 1935ean sortua, motor diesel eta elektrikoak, torpedoak eta beste ekipamendu batzuk fabrikatzen ditu Errusiako Itsas Armadarako.
  • OAO Zavod Tochnoi Mejaniki (ОАО Завод точной механики), 1952an sortua, nabigazio-ekipoak fabrikatzen ditu militar, merkataritza eta arrantza itsas armadarako.

Adreilu fabrika eta harria prozesatzeko fabrika ere garrantzitsuak dira.

Hiriaren iparraldean, portua dago. Makhatxkalarako noranzkoan trenbidearekin eta M29 errepide nagusiarekin lotura dago.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • FK Dagdizel, 1949an sortutako futbol taldeak Errusiako Bigarren Mailan jokatzen du.

nortasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaidarbek Gaidarbekov (*1976), boxeolaria.
  • Sultan Ibragimov (*1975), boxeolaria.
  • Albert Selimov (*1986), boxeolaria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia, alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema.156. araua
  2. http://www.rian.ru/history/20061116/55683149.html
  3. Artxibatutako kopia. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]