Katxina
Katxina, Ipar Ameriketako zenbait herri indiarren erlijioan, gizakien eta Jainkoaren artean bitartekari egiten duen espiritua da. 500 katxina baino gehiago dira guztira. Indiarrek sinesten dutenez, katxinak urtearen erdia leinuarekin batera bizi ohi dira. Gizonek, katxinen maskarez mozorroturik, erritu jakin bat era egokian antzezten badute, katxinak begiarentzat ikusgarri bihurtzen dira.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.