Kleptomania edo lapurreta patologikoa[1]bulkaden kontrolaren nahasmendua da: pertsonak lapurtzeko behar edo joera gaindiezina sentitzen du, horretarako premia ekonomikorik edo arrazoi kontzienterik izan gabe.[2] Jokabidearen aurretik gero eta antsietate handiagoa dago, eta nahi den objektua eduki eta berehala arintzen da.