Koroatzearen Kopa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koroatzearen Kopa
Irudia
Motakirol-denboraldia
Data1902
Edizio zenbakia1
KokalekuMadril
HerrialdeaEspainia
Partehartzaile kopuru5
Parte-hartzaileak
Kirolafutbol
Irabazlea

1902ko Koroatzearen Kopa (gaztelaniaz: Copa de la Coronación) futbol txapelketa bat izan zen, Alfontso XIII .a Borboikoaren koroatzearen omenez egin zena.[1] Espainia mailan egindako lehen txapelketa izan zen. Izandako arrakastari esker, erabaki zen 1903tik aurrera urteroko txapelketa bat antolatzea, gaur egun ere jarraitzen duena Espainiako Futbol Txapelketa izenarekin, baita ere Futboleko Espainiako Errege Kopa izenarekin ezagutua, erregeak ematen baitio saria irabazleari.

Txapelketa 1902ko maiatzaren 13 eta 16aren artean jokatu zen Madrilen, eta Bizcaya futbol taldea atera zen garaile, bi futbol taldez osaturiko konbinatu bat, Athletic eta Bilbao Football Club taldeek, hain zuzen ere. Hurrengo urtean Athletic-ek Bilbao F.C. bereganatu zuen, lehenaren izena mantentzen. Horregatik, gaur egun sari hay Athletic Club Museoan aurkitzen da. Espainiako Futbol Errege Federakundeak Koroatzearen Kopa Futboleko Espainiako Errege Koparen aitzindari bezala onartzen ez duen arren, askotan esaten da txapelketa honen lehen edizioa izan zela, eta Athletic-ek berak bere lehen errege kopa bezala hartzen du.[2]

Txapelketaren antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1902. urtean oraindik ez zen Espainiako Futbol Errege Federakundea existitzen, horregatik ez zegoen lehiaketarik herrialde-mailan. Futbol partida gehienak lagunartekoak ziren talde bereko kideen artean edo gertu kokaturiko taldeen artean, eta Espainia mailan lurraldeko txapelketaren bat baino ez zen ikusten, jarraipen gutxirekin.

Kirol berria hazi ahala, honen garapena sustatzeko, Madrid Foot-ball Club elkarteko presidentea eta sortzaileetako bat Juan Padros, Klubaren zuzendaritza-batzordearekin batera, herrialdean existitzen ziren taldeentzako txapelketa bat antolatzea erabaki zuen, Alfontso XIII.a Borboikoaren Konstituzioaren zin egitea ospatzeko.[3]

Madrid F. C., Carlos_Padrósen (presidentearen anaia, futbolarekin oso lotua) bitartez, txapelketaren antolaketa eta hedapenaren legezko formalizazioa egin zuten, eta Concurso Madrid de Foot-ball izena hartu zuen, haren kokapenagatik. Argitalpen honen ostean, herrialde osoko talde ugari izen eman zuten.

Madriletik Madrid Foot-ball Club antolatzailea eta New Foot-ball taldeak izen eman zuten. Bilbotik Vizcaya Athletic Club eta Bilbao Football Club iragarri zuten haien parte-hartzea, baina azkenean bi taldeen konbinatu bat hartu zuen parte, Bizcaya izenaz. Kataluniatik urte horretan Copa Macayan parte hartu zuten bost taldeak gonbidatu zituzten; baina azkenean soilik Foot-ball Club Bartzelona eta Club Español de Foot-ball izen eman zuten. Club Universitari de Barcelonak, unibertsitate-ikaslez osatuta zegoenez, uko egin zioten parte hartzeari, azterketa garaitik hurbil baitzegoen. Bestalde, Hispania Athletic Clubek eta Catalá Foot-ball Clubek esan zuten ezin zituztela garraio-gastuak ordaindu. Honela, bost talde izan ziren lehiaketan parte hartu zutenak.

Padros anaiak lortu zuten Madrilgo Udalak, bere alkatea Alberto Aguileraren bitartez zilarrezko garaikur bat sari bezala irabazlearentzat. Baita ere lortu zuten Nekazaritza-Ministerioak Castellanako Hipodromoko polo zelaia lagatzea partidak jokatzeko.

Azkenean, txapelketa maiatzaren 13 eta 16aren artean jokatu zen. Norgehiagoka guztiak partida bakar batean jokatu ziren, denak Hipodromoan. Berdinketa kasuan, araudiak esaten zuen 15 minutuko luzapen jarraiak jokatu beharko zirela garailea erabaki arte.

Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Final laurdenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[4]

Finalaurrekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[5]

[6]

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «La Copa de la Coronación, donde todo comenzó | rfef.es» web.archive.org 2020-01-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Un desencuentro con un siglo de historia: ¿la Copa 24 o la 25 conquistada por el Athletic?» Diario ABC 2024-04-07 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
  3. (Gaztelaniaz) Cádiz, Diario de. (2017-05-12). «Alfonso XIII jura la Constitución» Diario de Cádiz (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
  4. Athletic Club. Bizcaya 5–1 Club Español. .
  5. Barcelona 3–1 Madrid. .
  6. Athletic Club. Bizcaya 8–1 New Club. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]