Kurbaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea


Kurbaketa

Kurbaketa pieza metalikoei forma emateko prozesu mekanikoetako bat da, erradio jakineko kurbadura sortuz.

Makina baten bidez egiten da, makina horrek hiru arrabola ditu eta arrabola horiek aldakorrak dira moldeatu nahi den piezaren ezaugarrien arabera. Material mazizudun piezak moldeatzeko arrabolak metalezkoak dira, baina tutu hutsak mekanizatzeko plastikozko arrabolak erabiltzen dira. Kurbatzeko makinak pieza bihurritzeko besteko indarra egin behar dute, baina piezan arrakalak edo bestelako kalteak eragin gabe.

Pieza arrabola horien artean jarri ondoren makinak goialdean duen palanka batzuk mugitzean arrabolen angelua aldatu egiten da eta horren arabera piezaren kurbadura doi daiteke. Pieza aurrera eta atzera eramateko makinan zehar bi pedal daude. Makinak beste bi arrabola ere baditu, hauek luzeagoak dira eta pieza luzeetara kurbatu beharrean zabaletara kurbatzea ahalbidetzen dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]