Lankide:Aimar Urquijo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tapoi Estatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun ematen ari den gerran, Ucrania argi eta garbi tapoi edo koltxoi estatu bat da, NATO (bere buruan Estatu Batuak) eta Errusiaren artean.[1]

Tapoi, lastaira edo motelgailu estatua, Lehenengo Mundu Gerraren eta Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan ezaguna egin zen termino bat da. Bi estatu indartsuen eta potentzialki etsaiak izan daitezkeen artean kokatzen diren estatuei atxikitzen zaiena.

Estatu hauek teorian estatu txikiak dira (haien ingurukoekin alderatuta) eta askeak, hau da, orokorrean bertan ez daude potentzien indar armaturik (bestalde, haien indar armatu propioak dituzte normalean). Benetan autonomoak direnean, kanpo politika neutralista dute. Askotan izaera neutral hau mantentzea tapoi estatuentzako zaila izaten da, hain justu ere, potentziak aurkarien asmoen aurrean seguru sentitzen ez direnean, esku hartzeko tentazioa izan dezaketelako eta kontrakoak egin baino lehen bereizten dituen estatuan haien nagusitasuna ezartzen saiatuko dira. Adibide garbia da gaur eguneko Ukraniar egoera, non Europar Batasuna (OTAN gehienbat) eta Errusia haien influentzia ezartzen saiatzen ari diren herrialdean.

Tapoi estatuen funtzio nagusia bi potentzien arteko bakea bermatzea da haien presentziarekin. Hau da, istiluak ekiditeko lastaira edo tapoi moduan jardutea, hortik bere izena. Bakearen 'berme' (bakea benetan bermatzeko estatu hauek baino zerbait gehiago izango zen beharrezkoa) emateaz gaindi, bi potentzien indarkeri edo presioa jasaten dute. Esaterako, gerrak gehienetan estatu indartsuen mugetan eman ordez, tapoi estatuak gudu-eremu bihurtzen dituzte. Honen adibide argia Belgika eta Polonia izan ziren: Belgika, Frantzia eta Alemaniaren arteko bi gerrate handi jasan zituen. Aldiz, Polonia lehenengo gerrate handian ez zen herrialde independente bat, baina gudu-eremu bihurtu zen Alemania eta Errusiaren arteko gerran (gero-tean bi herrialde hauek Polonia banatu zuten bigarren mundu gerraren bezperan).

Ia guztietan estatu hauek sorkuntza artifizialak ala indargabetutako erakunde politikoen berreskurapenak dira, alderdi batek sortutakoak, bi alderdien arteko hitzarmen batetik ateratakoak ala estatu batzuen arteko hitzarmen batetik sorturikoak, etorkizunean istiluak ekiditeko (1814an Vienako Kongresuan[2] egindakoa adibidez), bestalde batzuetan tapoi estatuak jatorrizko izaera dute. Ikerketak islatzen dute tapoi estatuak estatu arruntak baino arrisku askoz handiagoa dutela konkistatuak izateko, hau haien sortzeko funtzioaren ondorioz da.

Ustez termino hau sortu zen XIX. mendearen hasieran, termino geopolitiko guztiak bezala iraultza frantsesa eta amerikarra sortu zuten ezegonkortasun garaiaren ondorioz. Bestalde estatu hauek ez dira aro garaikidean sortutako fenomenoak, adibidez, Armeniako erreinua lastaira bezala balio izan zuen Erromatar Inperioaren, Inperio Parto eta Inperio Sasanidaren [3] artean kristo ondorengo hirugarren mendean.

Euskal Herriak estatu tapoi bezala: Feinizia Berria/ Nueva Feinicia/ Nouvelle-Phénicie[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

'Euskal Herria' edo 'Nueva Feinicia'-k [5]estatu tapoi egoerara nola heldu zen ulertzeko XIX. mendearen hasierako egoera ulertu behar da. 1807an Espainia eta Frantzia (garai honetan Napoleon enperadorea buru bezala zuena) Fontainebleauko hitzarmena sinatu zuten, 'Portugal menperatzeko helburuarekin' (argi eta garbi Frantziar estatuak eta Napoleonek horiek baino asmo handiagoak zuten). Hitz gutxitan, Frantziarekin paktu bat egin zuten, non, Napoleonen tropei Espainia zeharkatzeko eskubidea ematen zieten Portugaleraino iristeko helburuarekin. Inoren harridurarako, Portugal menperatu bezain laster, Napoleonen tropak altxatu ziren eta eremu espainolak menperatu [6]zituzten. Aldi berean Espainiako estatuaz jabetzeko, Napoleon beste estrategia bat garatzen hari zen. Garai hartako espainiako agintari guztiak Baionan biltzea, konstituzio (eskutitz ala estatutu bezala ere ezaguna da, izatez Espainiako lehen konstituzioa) bat egiteko. Bertan, Jose Bonaparteren (hau da, bere anaiaren) alde abdikatzeko konbentzitu zituen, luxuzko erbestealdi baten truke.

Dominique Joseph Garat. 1749ko irailaren 8an jaio zen Baionan, Lapurdin. 1833ko abenduaren 9an hil zen, 84 urte zituela, leku berean. Euskara eta Frantsesa hitz egiten zituen.

Konstituzio horren eraketan zerikusia izan zuten euskaldun penintsularrak. Haien diputazioen bidez Napoleoni eskatu zioten Euskal probintziak konstituzio hartatik kanpo uztea. Adibide bezala, Juan Jose Yandiola memorial[7] baten bidez Napoleoni zera jakinarazi zion, 1808ko uztailaren 26an 'tiene(n) una que les ha hecho felices a sus naturales por espacio de varios siglos'. Horren truke diputazio euskaldunek eskaintzen zioten Napoleoni, euskal lurraldeen defentsa ez egitea eta Errepublika Frantsesaren alde jartzea. Baionako konstituzioaren 144. artikuluan onartu zieten autonomia hori. Lapurdiko zerbitzari euskaldun batek, Napoleoni proposatu zion 7 probintzia euskaldunak bateratzea eta horrela ente administratibo bakarra eratzea. Joseph Garat Euskal Estatu nazional honi 'Fenizia Berria' proiektua bezala izendatu zuen ( Euskal kantabrismoaren mitotik sortu zen nomenklatura hau. Garatek erromatarren garaiko kantabroen ondorengotzat jotzen zituen euskaldunak, eta, aldi berean, kantabriarrakFenizia kolonia baten oinordekotzat jotzen zituen).

Joseph Garatek eta 'Nueva Fenicia'-k, Euskal probintzien autonomiaren onarpenarekin zerikusi zuzena dute. Napoleonek euskal lurraldeei autonomia emateko arrazoi nagusietako bat, Joseph Garaten eragina izan zen. Joseph Garat 1803an hasi zen Euskal probintzien ikerketarekin. Urte horretan bertan gutun baten bidez Garatek (momentu hartan senataria zena) Napoleoni (urte hartan kontsula) ohartarazi zion euskal lurraldeen egoeraz. Gutun hartan azaldu zionez, probintzia horien historia dela eta, euskaldun-frantziar probintziak eta euskaldun-gaztelar probintziak izan arren, ez zuten inolako bereizgarririk partekatzen nazio haiekin, ordea, haien artean kultura eta hizkuntza partekatzen zuten. Egoera ikusita, Garatek pentsatu zuen Euskal Lurraldeekin adiskidetzea (logikoki ez zen izango berdinen arteko erlazio bat) komenigarria zela. 1808an, Garatek ordurako garatua zuen txostena azaldu zion Napoleoni, 'Fenizia Berria' izan litzatekeen abantailak azaltzeko. Horrela esan zion txostenean, 'euskal probintziak Frantziaren eta Espainiaren arteko estatu neutral (honegatik tapoi estatuaren egoera) gisa erabil daitezke, eta are garrantzitsuago, beren ezaugarriak eta kokapen kontuan hartuta, Ingalaterraren aurkako itsas-indarra. Horretarako lortu behar zutena zen Euskal Estatu Nazio hartatik influentzia Espainiarrak ateratzea, bertako herritarrak euskaldunak sentitzeko eta ez Espainiarrak. Lortu zutela Juan Carlos Etxegoienen liburuaren bertso honetan ikus daiteke 'Arribatu ginenien Madrilgo hirian, Begitarte egilia franko izaten ginian, Nafartarrak ginela erraiten zaukutenian, Haren alde izanen ginela behartzen zenenian'[8] Bertso honen esanahia zera da, Madrilen dauden tropa espainiarrek laguntza eskatu ziotela, Nafarrak izateagatik espainiar sentituko zirela pentsatuz, baina, jakina, ez zen horrela. Proiektua bertan bera geratu zen, 1811an Errusiar frontean egon zen soldadu frantsesen beharraren ondorioz. Napoleonen tropak Espainiatik irten ziren eta Frantziak penintsulan zuen eragina galdu zuen.

Argazki honek irudikatzen du Napoleonek izandako talka Prusiaren aurka.

Erreferentziak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Russian Invasion of Ukraine. .
  2. (Gaztelaniaz) De Cera, Tablilla. (2016). Los Estados tapón entorno al Congreso de Viena. Tablilla De Cera.
  3. (Gaztelaniaz) Guerra romano-parta. .
  4. (Gaztelaniaz) Altuna, Aitzol. (2010). «Napoléon y el Estado vasco» Nabarralde.
  5. (Gaztelaniaz) Dominique Joseph Garat. .
  6. (Gaztelaniaz) Nava, Melvin. (2016). Invasión napoleónica a España. .
  7. (Gaztelaniaz) Serrano Abad, Susana. Juan Jose María Yandiola Garay. .
  8. (Gaztelaniaz) Zavala, Antonio. (1997). [file:///C:/Users/34649/Downloads/368-Texto%20del%20art%C3%ADculo%20(necesario)-377-1-10-20140828.pdf «Estrofas en vascuence al Dos de Mayo y poesía en el mismo idioma sobre la Guerra de la Independencia»] REVISTA DE DIALECTOLOGÍA Y TRADICIONES POPULARES (REVISTA DE DIALECTOLOGÍA Y TRADICIONES POPULARES): 1. ISSN 0034-7981..

Bibliografia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baños, Pedro. (2022). La encrucijada Mudial. Ariel ISBN 9788434435834
  • Gaztañaga, Ion (2009). Nueva Fenicia, El proyecto de Estado Vasco de Garat. Aberriberri
  • Néstor Musa, Marcelo. (2022). Invasión napoleónica a España. Enciclopedia de historia.