Lankide:AinhoaAspillaga/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Farmakologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Farmakodinamika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nikotina agonistaren hartzaile bezala jarduten du azetilkolina-hartzaile nikotiniko (nAChRs) gehienetan. Dena den, hartzaile nikotinikoaren bi azpiunitatetan (nAChRα9 eta nAChRα9) antagonistaren hartzaile moduan lan egiten du.

Nerbio-sistema zentrala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garunean azetilkolina-hartzaile nikotinikoetara lotuz, nikotinak bere efektu psikoaktiboak lortu eta garuneko hainbat egituretako neurotransmisoreen maila handitzen du, hau da, “bolumen kontrolatzaile” baten antzera lan egiten du. Hartzaile nikotinikoekiko afinitate handiagoa dauka burmuineko nikotinak muskulu eskeletikoan dagoen nikotinak baino. Ondorioz, kontzentrazio toxikoetan uzkurdurak eta arnas paralisiak gerta daitezke. Uste da nikotinaren selektibotasuna ez dela arrunta beste drogekin alderatzen badugu, bere profila aldatu egiten delako estimulatzailetik lasaigarrira dosiak handitzean. Efektu horri Nesbitt-en paradoxa deritzo, efektu hori 1969an topatu zuen doktorearen omenez. Oso dosi altuetan neuronen aktibitatea geldiarazten du nikotinak. Nikotinak animalietan bi eragin ditu: jarrera estimulazioa eta antsietatea. Nikotinaren metabolito nagusia, kotinina, aztertzerakoan ikusi da, nikotinaren efektu psikoaktibo gehienak horrek bideratzen dituela.

Nikotinak hartzaile nikotinikoak aktibatzen ditu (hain zuzen ere, α4β2 hartzaile nikotinikoak) neuronetan, horiek gune tegmental bentrala eta bide mesolinbikoa daukatelako. Azkenengo bide horretan dopaminaren askapena ematen da. Nikotinak induzitutako dopaminaren askapen hau gertatzen da partzialki sari lotura kolinergiko-dopaminergikoaren aktibazioari esker gune tegmental bentralean. Nikotinak eralda dezake nerbio bulkaden maiztasuna gune tegmental bentralean. Nikotinak ere opioide endogenoen askapena induzitzen du, horiek opioideen bideak aktibatzen dituzte sari sisteman. Naltrexona (opioideen antagonisten hartzailea) nikotinaren autoadministrazioa blokeatzen du. Ekintza hauek nikotinaren sendotzearen eragileak dira, hori maiz gertatzen da euforia falta dagoenean. Horrez gain, euforia agerpena nikotinaren erabileraren ondorioz, pertsona batzuetan soilik gerta daiteke. Nikotinaren ohiko erabilerak, histona deazetilasa mota I eta II inhibitzen ditu gorputz ildaskatuan. Efektu horrek eragina du nikotinaren mendekotasunean.

Nerbio-sistema sinpatikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nikotinaren efektua zelula kromafinikoetan

Nikotinak nerbio-sistema sinpatikoa ere aktibatzen du, errai-nerbioetatik muin suprarrenalera, epinefrinaren askapena suspertuz. Zuntz aurregongoildarrek askatutako azetilkolina azetilkolina-hartzaile nikotinikoetan du eragina. Horren ondorioz, epinefrina (eta norepinefrina) askatzen da odol-korrontean.

Muin suprarrenala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nikotina gongoil motako hartzaile nikotinikoetara batzen denean, adrenalinaren (epinefrina) fluxua handituko da. Adrenalina hormona estimulatzailea eta neurotransmisorea da. Hartzaileetara batzen denean, zelula despolarizatu egiten da eta kaltzioa sartzen da, tentsio bidezko kaltzio kanalen bidez. Kaltzioak granulu kromafinen exozitosia abiarazten du eta horrela epinefrina eta norepinefrina askatzen dira odol-korrontean. Epinefrina edo adrenalina askatzeak, bihotz-maiztasuna, odol-presioa eta arnasketa handitzen ditu eta baita odoleko glukosa kontzentrazioa ere handitu egiten da.