Lankide:CeliaLana/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Otros usos Txantiloi:Referencias adicionales

Plastiko terminoa, era orokorrean, aplikatzen zaie estruktura berdintsua duten substantziei, zeinak ez duten lurruntze puntu bera eta badituzten , tenperatura tarte batean, elastikotasun eta malgutasun propietateak forma eta aplikazio ezberdinetara moldeatzeko eta egokitzeko.

Era konkretuan aldiz, plastikoa esaten zaie zenbait material sintetikoei, polimerizazio fenomenoen bidez sortuak. Polimerizazioa, karbono atomoen ugalketa erdi naturalei da, petrolioren eta beste substantzia naturalen deribatuetako konposatu organikoetako kate molekular luzeetan.

Plastiko hitza jatorriz, adjektibo bezala erabili zen honakoa erakusteko : forma jakin bat hartzeko mugikortasun eta erraztasun eskasa. Zentzu hau plastikotasun terminoan mantendu da.

thumb|250px|Objetos cotidianos de plástico.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plastikoa 1860. urtean asmatu zen,  konkurtso baten ondorioz.  Phelan and Collarder billar-bola egile enpresa estatubatuarrak , 10.000 dolarrekin sarituko zuen  boli naturalez egindako billar bolen materialaren ordezkoa lortuko zuena. John Wesley Hyatt asmatzaile iparramerikarra izan zen parte-hartzaileetako bat. Berak zeluloidea garatu zuen, kanfor eta etanol  soluzioan zelulosa disolbatuz (jatorri naturala duen materiala). Hyattek oso produktu komertziala lortu zuen, XIX .mendeko zine-industriaren garapenean ezinbestekoa izango zena.

1909. urtean, Leo Hendrik Baekelandek, jatorriz belgikarra zen kimiko iparramerikarrak, interes komertzial handiko polimero bat sintetizatu zuen, fenol eta formaldehido molekuletatik  abiatuz: bakelita. Historikoki lehen plastiko erabat sintetikoa izan zen. Gerora, erretxina sintetiko sailek teknologi modernoen iraultza eragin zuten “plastikoaren aroari”hasiera emanez. XX. mendean zehar plastikoaren erabilera oso hedatua izan zen ,  beste material batzuen batzuk ordezkatuz, bai etxe esparruan nola industrialean edo  komertzialean.

1919. urtean material plastikoen garapenean eredua ezarriko zuena gertatu zen. Hermann Staudinger kimikari alemaniarrak  zera iragarri egin zuen: plastikoak molekula erraldoiez edo makromolekulez osatzen zirela. Adierazpen hau baieztatzeko ikerketa zientifiko anitz hasi ziren eta hauek , era berean, aurrerakuntza handiak eragin zituzten kimikako alor honetan.

Propietateak eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

thumb|Botella de plástico.

Plastikoak sustantzi kimiko sintetikoak dira, polimeroak deiturikoak. Beroaren edo presioaren bitartez eraldatu daiteken  egitura makromolekularra dute eta beren osagai nagusia karbonoa da. Era berean, polimeroak zera dira: polimerizazio prozesu kimikoa bidez elkartutako monomero talde handiak. Plastikoek beste materialekin lortu ezin diren propietate orekak lortzen dituzte, hala nola : kolorea, arintasuna, ukitzean atsegina izatea eta ingurunearen degradazioarekiko  eta biologia-degradazioarekiko erresistentzia.

Berez, “plastiko” hitza materialaren egoera bati dagokio , ez materiala berari: plastiko deituriko polimero sintetikoak plastiko egoera lortu dezaketen material sintetikoak dira, hau da, materiala era biskatsuan edo fluidoan aurkitzean, indar mekanikoenganako erresistentzi propietaterik ez duena. Egoera hau lortzen da egoera solidoan dagoen materiala egoera plastikora eraldatzen denean, gehienetan berotzeari esker. Egoera plastikoa hainbat prozesu produktiboetarako egokia da, forma desberdinak lortu ditzakeelako. Horrela bada, “plastiko” hitza egokitzen zaie egoera plastikora eraldatu daitezkeen zenbait material sintetikoei, eta halaber,  “plastikoa”ez da ezinbestean egunerokoan izendatzen dugun material taldea.

Plastiko gehienen ( ez guztien) propietate eta ezaugarriak honakoak dira:

  • lantzeko eta moldekatzeko errazak,
  • ekoizpen kostu baxua dute,
  • dentsitate txikikoak dira,
  • iragazgaitzak izaten dira,
  • isolatzaile elektriko onak,
  • soinu-isolatzaile onargarriak,
  • isolatzaile termiko onak, nahiz gehienek ez dituzten tenperatura oso altuak onartzen,
  • korrosioarekiko erresistentzia ona dute eta hainbat faktore kimikoekiko,
  • batzuk ez dira biodegradagarriak eta erre ezkero , kontaminatzaile handiak dira .

Produkzio prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plastikoen produkzioaren lehen urratsa, industria kimikoak  polimeroak egitean datza. Gaur egun erabilitako plastikoen errekuperatzea funtsezkoa da baita ere. Industrian erabilitako plastikoen zati bat zuzenean erretxina edo aleka eran  erabiltzen da. Baina plastikoak prozesatzeko badaude beste ohiko modu batzuk. Horietako bat piru-estrusioak egitea da, produktu zabala eta jarraitua lortzea ahalbidetzen duena. Beste bat moldekatze prozesua litzateke (injekzio , konpresio, biraketa, inflazio bidez e.a). Termokonformatua ere beste modu bat litzateke, aurretik estrusio prozesuaren bidez lortutako material termoplastikoa erabiltzen duena.Prozesu honek aldaera ezberdin ditu: termokonformatua hutsean, presio-termokonformatua eta termokonformatu mekanikoa.

Plastikoen kodeketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat plastiko existitzen da eta hauen kodeketarako 1. taulan adierazitako sistema erabiltzen da. Produktuek marka bat izaten dute, nazioarteko birziklapen irudia ♻ eta berariazko materialaren kodea hain zuzen. Kode honen helburu nagusia hau da: plastiko jakin baten jatorrizko polimeroa ezagutzea bere birziklapen egokia egin ahal izateko.

Kodearen zenbakia aldiz, nahierara egokitu da plastikoa egina dagoen polimeroa izendatzeko ,eta ez du zerikusirik plastiko horren gogortasunarekin edo birziklapen zailtasunekin.

1.taula. Plastiko ezberdinen nazioarteko kodeketa
Plastiko mota: Polietileno Tereftalato Dentsitate handiko Polietilenoa Vinilozko policloruroa Dentsitate txikiko Polietilenoa Polipropileno Poliestireno Besteak
Akronimoa PET PEAD/ HDPE PVC PEBD/ LDPE PP PS Besteak
Kodea 1 2 3 4 5 6 7
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: CeliaLana/Proba orria