Edukira joan

Lankide:EnekoU/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

San Sebastian Martiriaren eliza, herri hizkeran Antiguako eliza, Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen eliza bat da, Antigua auzoko parrokia da. Alfontso XIII.a plazan dago, Matia kalean. Alboan, Antiguoko pilotalekua du.

San Sebastian Martiriaren eliza (Donostia)
Kokapena
Helbidea Alfontso XIII.a plaza,

Antigua auzoa

Koordenatuak 43° 18′ 51″ N, 2° 00′ 03″ W
Map

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiagile gehienak ados daude eliza honek mila urte baino gehiago dituela. 1014. urtean (dokumentuaren data zehatzaren buruz iritzi desberdinak daude), Nafarroako Erresumako erregea Santso III.a Garzeitz Nagusiak Leireko Monasterioari dohaintzan eman zionean, jada, tenplu hau 'zahartzat' hartzen zen.[1]

Elizaren historia Tomás Eceiza-ren "Glosas Antiguotarras" liburuan dokumentatua dago.[1]

Gerra karlista Antiguako elizarekin bukatu zuen 1836an, predikarien ordena klausurazko eliza gisa ere erabilia izan zena. 1881ean, berreraiki zuten, eta kanpandorre bat gehitu zioten handik gertu zegoen Loreto ermita bota zuteneko material soberakinak aprobetxatuz.[2]

1887an, udalak jakin zuenean María Cristina erreginari eliza hau kokatua zegoen eremua interesatzen zitzaiola, bertan gaztelu bat eraikitzea eskaini zion opari gisa. Erreginak eskaintza eskertu zuen baina iruditu zitzaion hirirako sakrifizioa izango zela, izan ere, auzotarrak ziren eraikuntza ordaindu beharko zutenak. Azkenean, udaletxeak gaztelu berriranzko bidea irekitzen lagundu zuen soilik.[1]

1888an Antiguako eliza Matia kalera mugitu behar izan zen, elizaren kokalekuan Miramar jauregia eraiki zezaten. 1888ko irailaren 24ean gaur egun ikusgai den eliza berriaren lehenbiziko harria ipini zen, Maria Kristina Espainiakoa eta bere seme Alfontso erregegaia ekitaldi horretan egon ziren. 1889ko irailaren 7an, kokapen berria bedeinkatu zuten eta hurrengo egunean irekitze-zeremonia ospatu zen.[1]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Vasco, Diario. «La milenaria iglesia del barrio del Antiguo. diariovasco.com» www.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).
  2. «Geografia e Historia de Donostia - San Sebastian. Patrimonio cultural/ Juan Antonio Saez Garcia» www.ingeba.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]