Lankide:Gentzane/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Srl Cilft eta besteak eta Lanifício di Gavardo SpAv. Ministerio della sanità auzia (283/81), 1982ko urriaren 6koa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Justizia Auzitegiaren 1982ko urriaren 6ko epaia, Srl CILFIT eta Lanificio di Gavardo SpA Ministerio della Sanitàren aurkako auzia, artilea inportatzen duten sozietateen eta Italiako Osasun Ministerioaren arteko auzia da. Bertan, Erkidegoko kide ez diren herrialdeetatik inportatutako artileen ikuskapenagatik eskubide finko bat ordaintzeari dagokio.

Egitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sozietateen eta Italiar Osasun Ministerioaren auzian, sozietateek Kontseiluaren 827/68 (EEE) Erregelamendua, 1968ko ekainaren 28koa, Tratatuaren II. eranskinean zerrendatutako produktu jakin batzuetarako merkatuen antolaketa erkidea ezartzen duena (EO L 151, 16.or.; EE 03/02, 170.or.) aipatu zuen. Erregelamendu horrek, 2.artikuluko 2. paragrafoan, debekatu egiten die estatu kideei inportatutako animalia-jatorriazko produktuengatik aduana eskubide baten ondorioa baliokidea duen edozein ordainarazpen jasotzea, baldin eta beste partida batean adierazita ez badaude eta Aduana Tarifa Erkidearen 05.15 muga-partidan adierazita badaude.

Di Casazzione Gorte Gorena

Kontestu honetan, Osasun Ministerioak ondorioztatzen du agerikoa dela Erkidegoko erakundeen egintza interpretatzeko arazoa konpontzea, interpretazio-zalantza bat sortzeko aukera baztertzen baitu, eta aukera ematen baitu Justizia Auzitegiari epaitu aurreko arazo bat planteatzeko eskakizuna baztertzeko. Aitzitik, sozietate interesdunek mantentzen dute erregelamendu baten interpretazioari buruzko arazo bat sortu denez Gorte Goren di casazzione delakoaren aurrean, organo horren erabakiei ezin baitzaie barne-zuzenbideko errekurtso judizialik jarri, hark nahitaez bete behar duelako auzia Justizia Auzitegiaren esku uzteko betebeharra, 177. artikuluaren hirugarren lerrokadaren arabera.

Erabakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EEE Itunaren 177. artikularen hirugarren paragrafoa honela interpretatu behar da: organo judizial batek, bere erabakiak direla-eta gerora barne-zuzenbideko errekurtso judizialik aurkeztu ezin denean bere aurrean Erkidegoko zuzenbideko arazo bat sortzen denean, arazo hori Justizia Auzitegiari aurkezteko duen betebeharra bete behar du, non eta ez duen egiaztatzen sortutako arazoa ez dela egokia, edo Justizia Auzitegiak dagoeneko interpretatu zuela Europar Batasuneko dena delako xedapen hori, edo Europar Batasuneko zuzenbidearen aplikazio egokiak arrazoizko zalantzarik sortzen ez duen moduan ezartzen dela; kasu hori Europar Batasuneko zuzenbidearen berezko ezaugarrien, haren interpretazioak dituen zailtasun partikularren eta Erkidegoaren barruan jurisprudentzia-desadostasunak gertatzeko arriskuaren arabera balioetsi behar da.

Garrantzia eta ekarpen nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu hau jurisprudentzia-mugarri bat izan zela esan daiteke.

Asko dira Europar Batasuneko Zuzenbidearentzat funtsezkoak diren auziei buruz Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak emandako epai garrantzitsuak, epaiketa aurrekoa den bezala, eta horien artean Cilfit sententzia dago. Honekin argitu nahi izan zen nola ulertu behar den jurisdikzio-organo nazionalaren derrigortasunaren arazoa, mugak edo marjinak barne, baldin eta organo horren erabakiek ezin badute gerora barne-zuzenbideko errekurtso judizialik aurkeztu auzia Justizia Auzitegiaren esku uzteko, EEE-aren 177.artikuluaren hirugarren paragrafoan jasotako derrigortasuna, alegia.

Sententzia honek zenbait irizpide ezarri zituen, estatu kide bateko jurisdikzio-organoek Justizia Auzitegi Nagusiaren mende jartzen zuen ahalmena mugatzeko. Horrela, auzitegi horiek ez dute planteatu beharko honako kasu hauetan:

  1. sortutako arazoa egokia ez denean.
  2. kasuan kasuko Erkidegoko xedapena Justizia Auzitegiak interpretatu duenean, edo
  3. Erkidegoko Zuzenbidearen aplikazio zuzena arrazoizko zalantzarik sortzen ez duen ebidentziarekin ezartzen denean.

Orain honi "Cilfit doktrina" deitzen zaio eta honen bidez epaile nazional batek, auzi batean Erkidegoko zuzenbidea aplikatu behar duenak, bere azken epaia atzeratu dezake, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari kontsulta egin diezaion Erkidegoko zuzenbidearen interpretazio edo baliozkotasunari buruz. Hau da, mekanismo honen bidez, epaileak Erkidegoko arauen interpretazio bakarra ziurtatzen du, baita arau horiek Erkidego osoan duen baliozkotasun ere. Horrela, epaiaren uniformetasuna definitzen da, epaile eta auzitegi asko egon arren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]