Edukira joan

Lankide:Itsasoamelibia/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Horrelako diru-aurreikuspenak ordaindu gabeko lanaren eskala frogatzeko erabiltzen dira, ordaindutako lan ikusgarriagoaren aldean. Hala ere, etxeko langileentzako soldaten defendatzaileek ez dute ordaindu gabeko zaintza-lanen merkantilizazioaren eta komertzializazioaren alde egiten. Horren ordez, egitasmo horietarako finantzaketa publikoa sustatu dute, gizartearentzat eta ekonomiarentzat ezinbestekoak diren zaintza-lanei balioa eman eta aitortzeko. Feminista aditu batzuek komunen politikan oinarritutako zaintza eta prestaketa basikoen sistema bat eskatu dute, merkatu eta estatutik kanpo funtzionatzen duena, dagoeneko existitzen diren komunen politiken babeserako, bereziki munduko hegoaldeko komunitateetan. [1]

Lehen influentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait feminista aitzindarik emakumeen independentzia ekonomikoaren eta emakumeen etxekoandre rolaren arteko harremana landu zuten. 1898an Charlotte Perkins Gilman-ek Emakumeak eta Ekonomia (Women and Economics) argitaratu zuen. Liburuak etxeko lan ordainduen alde egin zuen IWFHC hasi baino 74 urte lehenago, eta emakumeek etxean duten definizioa zabaltzea argudiatu zuen.[2] Gilmanek baieztatzen duenez, «emazteek, etxeko zerbitzuen langile direnez, sukaldarien, etxeko langileen, umezainen, jostunen edo giltzazainen soldatak jasotzeko eskubidea dute» eta emakumeak independentzia ekonomikoz hornitzea haien askapenaren gakoa da. Alva Myrdal feminista suediarrak estatuak babestutako ume- eta etxe- zaintza aldarrikatu zituen, amen lan-zama arintzea helburu.[3] Simone de Beauvoir-en Bigarren Sexua (Le Deuxième Sexe) liburuan, de Beauvoirrek baieztatzen du emakumeek ezin dutela transzendentziarik aurkitu ordaindu gabeko lanetan.[3] Ideia hori Betty Friedan-en Feminitatearen Mistika (The Feminine Mystique) liburuan islatzen da, azaltzen baitu emakumeak ezin senti daitezkeela asebete etxean. Feminitatearen Mistika liburuak bigarren olatuko feministen helburu asko finkatu zituen, eta ukaezina da Etxeko Langileentzako Soldaten Kanpainaren eta Friedanen lanaren arteko lotura.[3]

1965ean Alison Ravetz-ek Teknologia Modernoa eta Antzinako Lanbide bat: Etxeko Lanak Gaur Egungo Gizartean (Modern Technology and an Ancient Occupation: Housework in Present-Day Society)[4] argitaratu zuen. Bertan, industria-iraultza eta gero etxeko lanak emakumeen eginkizuna izatea kritikatzen du. Ideia hau da: etxeko lanek gero eta lan gutxiago ematen dutenez, lehen baino are gutxiago asebetetzen dute. Horrek Alva Myrdalek erabilitako argudioaren antza du.

Agian gaur egungo Etxeko Langileentzako Soldaten Kanpainiaren influentzia garrantzitsuena Eleanor Rathbone-n lana izan zen. Rathbone parlamentuko kide feminista independenteak[5] urteak eman zituen amek, umeak hazteaz eta hezteaz arduratzeagatik, irabazi independenteak jaso zitzaten kanpaina egiten.[6] Rathbonek hori funtsezkoa ikusi zuen amen eta umeen pobreziarekin eta gizonezkoen soldatekiko duten dependentziarekin amaitzeko. Bere iritzia 1924ko Desjabetutako Familia (The Disinherited Family) argitalpenean aurkeztu zuen (1986an berriro argitaratu zuen Falling Wall Pressek). Parlamentuan bertan eta kanpoan 25 urtean zehar egindako kanpainari esker Erresuma Batuko ama guztientzat familia-dirulaguntza lortu zuen, eta 1945eko ongizate-estatuko lehenengo neurria izan zen.

Publikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Selma James, Marcus Rediker-en hitzaurrea, Nina Lopez-en sarrera. Sex, Race and Class – The Perspective of Winning a Selection of Writings 1952–2011. Chicago: PM Press. 2012 https://www.pmpress.org/blog/authors-artists-comrades/selma-james/
  • Louise Toupin. Le salaire au travail ménager. Chronique d'une lutte féministe internationale (1972–1977) Éditions du Remue-Ménage, 2014.
  • (Ingelesez) Silvia Federici. Revolution at Point Zero: Housework, Reproduction, and Feminist Struggle. PM Press, 2012.
  • Silvia Federici. Wages Against Housework. The Power of Women Collective-ek eta Falling Wall Press-ek batera argitaratua, 1975. Esteka liburuaren testu osora doa.
  • Cox, Nicole, eta Silvia Federici. Counter-planning from the kitchen: wages for housework: a perspective on capital and the Left, New York: New York Wages for Housework Committee. 1976.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Feminism and the Politics of the Commons | The Wealth of the Commons» wealthofthecommons.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  2. (Ingelesez) Charlotte Perkins Gilman, Mrs Charlotte (Perkins) Stetson Gilman. (1898). Women and Economics: A Study of the Economic Relation Between Men and Women .... Small, Maynard , & company (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  3. a b c Estelle Freedman. (2007). The essential feminist reader. (Modern Library trade paperback edition. argitaraldia) ISBN 0-8129-7460-3. PMC 148837264. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  4. Ravetz, Alison. (1965). «Modern Technology and an Ancient Occupation: Housework in Present-Day Society» Technology and Culture 6 (2): 256–260.  doi:10.2307/3101078. ISSN 0040-165X. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  5. (Ingelesez) «Eleanor Rathbone MP, the forgotten pioneer of child benefits» inews.co.uk 2019-03-08 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  6. (Ingelesez) «Child benefit has been changing lives for 70 years. Let’s not forget the woman behind it | Selma James» the Guardian 2016-08-06 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).