Lankide:Jon Cristobalena/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Urkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterbideak

Txantiloi hau izaki bizidunen taxotaula automatikoki sortzeko txantiloia da, erabiltzailearen parte-hartze txikiarekin. Orokorrean, informazioa Wikidatatik hartzen saiatuko da, baina badira eskuz gehitu daitezkeen elementuak.

Jon Cristobalena/Proba orria
Sailkapen zientifikoa

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkia hosto mehe, erorkorreko eta egur gogorreko Betula (/ˈbɛtjʊlə/)[1] generoko zuhaitz espezieak biltzen ditu. Generoa Betulaceae familiaren barnean dago, haltzekin, hurritzekin eta pago-lizarrekin batera. Duela gutxi arte familia erdibituta zegoen, Betulaceae (Urkia eta Haltza) eta Corylaceae (gainerako espezieak) familietan, baina angiospermoetan egindako azterketa filogenetikoen ondorioz familia berean daudela ondorioztatu zen.

Urki zilarkara (Betula ermannii)
Urki zilarkara (Betula ermannii)

Urkiaren generoak 60 espezie inguru biltzen ditu, eta horietatik 11 UICNren ("Unión Internacional para la Conservación de la Naturaleza") mehatxatutako espezieen lista berdean agertzen dira. Urki espezieak bizitza laburreko zuhaitzak dira, oso zabalduta daude Ipar Hemisferioan batez ere klima epela duten eskualdeetan eta klima borealetakoetan. Gainera, gune hauetan espezie aitzindariak izan ohi dira, hau da, lurralde bat konkistatzean lehenengo espezieak dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkiek morfologia berezi bat dute. Urkien emborraren azala kolore zurixka hartzen du, batez ere gazteak diren urkietan, hala ere, heltzen doazen heinean arrakalatzen eta belzten joaten dira. Emborretik ateratzen diren adarrak amaieraraino horizontalki kokatzen dira (Betula pubescens) edo adarrak hazten amaitzen direnean forma zintzilikarian amaitzen dira puntan (Betula pendula). Urki espezieen hosto gehienak antzeko morfologia dute, txandakatuta agertzen dira, hots, adabegi bakoitzetik hosto bakar bat ateratzen da, zerra itxura hartzen dute hostoen puntetan eta erronbo formakoak izan ohi dira. Loreak, edo ugal egitura sexual arrak eta emeak, gerba deituriko errazimo zintzilikari eta flexible moduan kokatzen dira[2][3].

Lorea eta fruitua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkiaren loreak diklino monoikoak dira. Organismo bat monoikoa dela esan nahi du, espezie jakin bateko landare organismo bakar batek, bi sexuetako ugal egiturak adierazten dituela aldi berean. Gainera, monoikoak izanik diklinoak dira, ondorioz, bi sexuetako ugal egiturak izateaz gain, sexu bakoitzeko ugal egiturak bereiztuta agertzen dira kontrako sexuko egiturengandik[4]. Urkiaren ugal egitura diren loreei gerbak, ugal egitura sexual arrak, eta estigmak, ugal egitura sexual emeak, esaten zaie. Gerbak zilindro formako errazimo taldekapenak eratzen dituzten ugal egitura zintzilikariak dira, petaloak gutxitan izaten dituzte, eta izatekotan oso txikiak dira, beraz, gehienetan petalo gabekoak dira[5][6][7][8][9]. Polenaren bidez egiten dute ugalketa sexuala urkiek, hau da, gerba arrek ekoitzitako granulu mikroskopikoen bidez (mikrogametofito haploideak daramatzatenak hauts forman) burutzen dute. Ugalketa sexuala emateko polena airearen bidez barreiatzen da edo, sahats (Salix) batzuen kasuan, intsektu bidez garraiatzen da, eta estigma deituriko ugal egitura emeak poleneko gameto arren nukleoak jasotzen ditu, eta gameto emeetaraino garraiatzen ditu. Gainera, gerbak eta estigmak ugal egitura oso garrantzitsuak dira, zuhaitz familiak desberdintzeko ezaugarri identifikatzaile bezala erabiltzen direlako, batez ere Hamamelidae subklasean Betulaceae (Urkiak), Fagaceae (Pagoak), Moraceae eta Salicaceae familietan.


Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Sakabanaketa eta habitat naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkiak oso ondo sakabanatuta daude ia Amerika, Europa eta Asia osoan, ipar latitudeetan agertzen direk zuhaitz espeziak osatzen dute betula generoa, hau da ia ipar hemisferio osoan agertzen dira urki espezieak, batez ere klima epeleko eta klima borealeko eskualdeetan. Honen adibide Iledun urkia (Betula pubescens) da, Islandiak dituen espezie autoktono, hots, gizakiaren parte hartzearen eraginik gabe ekosistema baten parte den espeziea[10], oso gutxienetako bat da[11].

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkiak ugalketa sexuala ematen du gerben, egitura ugaltzaileen, germinazioa ematen denean, eta hauek daramaten polena barreiatzen denean. Baina urkiaren gerben germinazioa ez da edozein momentutan ematen, fotoperiodoaren, hau da, landare jakin batek egun jakin batean jasotzen dituen eguzki argi orduen, eta tenperaturaren elkarrekintza baten menpe dago. Elkarrekintzak sahiesten du edozein momentutan ematea germinazioa, tenperatura epela egiten duen egunetan, tenperatura 15ºCtik gorakoa den egunetan, fotoperiodoak garrantzia hartzen du, hots, nahiko eguzki ordu jaso baldin baditu landareak bakarrik germinazioa emango du, hala ez bada eta egunak motzak badira germinazioa ekidingo da. Hala ere, tenperatura beroagoa egiten duen egunetan, tenperatura 20ºCtik gorakoa den egunetan, fotoperiodoak eragina galtzen du, eta tenperaturaren eraginarengatik bakarrik gerben germinazioa emango da[12].

Tenperaturaren eta fotoperiodoaren elkarrekintzak sortzen duten faktore erregulatzailearen bidez, lortzen da germinazioa udazkenean ez ematea, aldiz, udaberrian emango da, non baldintzak faboragarriagoak izango diren landare gazteen biziraupena emateko eta heldutasunera iristeko[12]. Hala ere, Euskal Herrian egoera berezi bat ematen da urte jakin batzuetako otsailean, negua izanik: Tenperaturak nahiko epeltasun maila altura iristen dira eguneko ordu beroenetan (eguerdian batez ere), eta aldi berean, egunak nahiko motzak izan arren, argitasun maila handiko egun batzuk ematen dira, eta urkiek argi kantitate nahikoa jasotzen dute germinazioa eman ahal izateko. Ondorioz, otsaila izanik eta negua izan arren, zenbait urkiek germinazioa aurrera eramaten dute.

Mitologia eta folklorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboran zehar zuhaitz askok lotura estua izan dute herri desberdin askotako mitologiarekin eta folklorearekin, eta urkia kasu honetan ez da salbuespena izan. Europako hainbat herrialdeetan, batez ere nekazal guneetan, erlazio oso estua daukate inguruneko herritarren sinesmenak lurraldeko paisaiarekin, eta hirietaranzko migrazioen ondorioz, nekazal lurralde hauetan zuhaitzek bereganatutako esanahi hauetako batzuk galtzen ari dira. Hala ere urkiak oraindik esangurak dauzka toki batzuetan: Chekiar errepublikan, Danimarkan eta Erresuma Batuan urkiak bi esanahi ditu, alde batetik, udaberriaren iritsierarekin guztiz lotuta dago, eta urkiaren loraldiak udaberria iritsi delaren seinale bezala interpretatzen dute, bestetik, maitasunarekin lotura estua duen zuhaitza da. Berriz, Finlandian eta Polonian erlazio estua dauka poztasunarekin, eta alaitasunaren seinale dela sinesten dute[13].

Historian zehar urkiek hainbat esanahi mitologiko izan dituzte. Celtek, mitologian, urkiak berriztapenaren eta purifikazio espiritualaren sinonimotzat hartzen zituzten, eta urkiaren adartxo sortak jaso eta pilatzen zituzten urtearen amaieran espiritu maltzurrak aldentzeko. Gaur egun, Erresuma Batuan, zenbait lorezainek oraindik urkiz egindako arrasteluak eta erratzak erabiltzen dituzte haien lorategiak purifikatzeko. Gainera, Eskoziako lurralde altuetako jendeek sinesten zuten behi antzuak zituzten artzainek, hauek urkiz egindako makil batez gidatuz gero, fertilak bihurtuko zirela berriro. Eta haurdun egondako behi bati urkiz egindako makil batez gidatuz gero, jaiotako txekorra osasuntsua izango zela[14].

Erabilpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkiek erabilera asko dauzkate medikuntzan, izan ere medikuntzarako oso erabilgarriak diren ezaugarriak dituzte. Urkien faktore aktiboen tartean olio esentzialak, flabonoidea (kerzetina), karotenoideak eta C bitaminak izango dira zuhaitzari ezaugarri terapeutikoak emango dizkioten konposatu biokimiko nagusienak. Urkiak historian zehar askotan erabili dituzte medikuntza tradizionalean oso erabilera anitz dituztelako, urkiek ezaugarri: Antifungikoak, analgesikoak, antiinflamatorioak, diuretikoak antiseptikoak, garbitzaileak, lehortzaileak, zikatritzaileak, antihemorragikoak eta febrifugoak dituzte[15].

Buruko minak edo zefaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkiak buruko minetarako, zefaleetarako, erabiliak izan diren eta gaur egun erabiltzen diren sendagai naturaletako bat dira. Geure buruko minak murriztu deitzazkegu urki infusio bat edanez edo buruan bertan urki infusioa xurgatu duten konpresak ipiniz[15].

Edemak eta likidoen pilaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkiek funtzio diuretikoa dutenez urearen ekoizpena pizten laguntzen dute, eta likidoen pilaketak murrizten laguntzen dute, hauek deuseztapenaz. Urkiek ezaugarri hau aktibatzeko, hostoen infusio bat edatea beharrezkoa da[15].

Sukarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste funtzioetako bat da febrifugoa da, hots, sukarra sendatzeko sendabide naturaltzat erabiltzen da. Kasu honetan, urkiek daukaten ezaugarri febrifugoa bete dezaten, infusio bat egin behar da, baina garrantzitsua da giro tenperaturan dagoenean edan behar dela[15].

Giltzurrunetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giltzurrunetarako sendagai natural nagusienetako bat kontsideratzen dira urkiak, eta hauek osasuntsu mantentzeko erabiltzen dira. Giltzurrun infekzioak edo pielonefritisak, eta giltzurruneko harriak sendatzen oso lagungarria da, funtzio diuretikoa daukalako, eta koliko nefritikoak tratatzen laguntzen ditu, daukan akzio analgesikoarengatik[15].

Papergintzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Papergintza industrian zelulosa erabiltzen da papera ekoizteko lehengai bezala, landareen mintz plasmatikoan eta ehunetan agertzen da, eta bere funtzio nagusia landareek eratutako egiturei trinkotasuna eta gogortasuna ematea da. Industrian erabiltzen da papera sortzeko ezinbestekoa den pasta bat sortzeko. Paperak landare edo begetal desberdinetatik sortu daitezke, hala nola, azukre-kainaberak, arrozak eta artoak, hau egia izan arren, papera sortzeko industrian arruntena zuhaitzen emborrak erabiltzea da, fibra hoberenak hemendik lortzen direlako zuzenean[16].

Zuhaitzen espezie desberdinen emborrek paperak sortzeko erabiltzen diren fibra desberdinak sortzen dituzte. Egur bigunetako espezieek, pinuak eta izeiak adibidez, fibra luzeak ekoizten dituzte, eta hauek paperari malgutasuna eta zurruntasuna ematen diote paperari. Berriz, urkiek eta beste espezie batzuk, hala nola astigarrak, izeiak eta eukaliptoak, embor gogorragoak dituztenez, hauetatik ekoizten diren paperaren fibrak lisoagoak eta leunagoak dira, azalera berdintsuago bat ekoiztuz. Hala ere, papergintzan, kalitate hobereneko paperak ekoizteko, luzeera, leuntasun eta malgutasun desberdineko zuhaitzen emborretatik lortutako paperezko fibrak nahastu ohi dira, paperak ezaugarri hoberenak edukitzeko[16].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Schmid, Rudolf; Books, Sunset; Magazine, Sunset. (1995-08). «Sunset Western Garden Book» Taxon 44 (3): 482.  doi:10.2307/1223448. ISSN 0040-0262. (Noiz kontsultatua: 2019-03-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Betula pendula» Arbolapp (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  3. (Gaztelaniaz) «Betula pubescens» Arbolapp (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  4. «Plant Sexuality» www2.palomar.edu (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  5. Savolainen, Vincent; Chase, Mark W.; Hoot, Sara B.; Morton, Cynthia M.; Soltis, Douglas E.; Bayer, Clemens; Fay, Michael F.; De Bruijn, Anette Y. et al.. (2000-06). «Phylogenetics of Flowering Plants Based on Combined Analysis of Plastid atpB and rbcL Gene Sequences» Systematic Biology 49 (2): 306–362.  doi:10.1093/sysbio/49.2.306. ISSN 1076-836X. (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  6. (Ingelesez) Soltis, Douglas E.; Smith, Stephen A.; Cellinese, Nico; Wurdack, Kenneth J.; Tank, David C.; Brockington, Samuel F.; Refulio-Rodriguez, Nancy F.; Walker, Jay B. et al.. (2011-4). «Angiosperm phylogeny: 17 genes, 640 taxa» American Journal of Botany 98 (4): 704–730.  doi:10.3732/ajb.1000404. (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  7. Cronk, Quentin C. B.; Needham, Isabelle; Rudall, Paula J.. (2015-12-07). «Evolution of Catkins: Inflorescence Morphology of Selected Salicaceae in an Evolutionary and Developmental Context» Frontiers in Plant Science 6  doi:10.3389/fpls.2015.01030. ISSN 1664-462X. PMID 26697024. PMC PMC4671327. (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  8. Gilliver, Peter. (2016-08-25). «Second Supplement to Second Edition: 1972–1989» The Making of the Oxford English Dictionary (Oxford University Press): 493–549. ISBN 9780199283620. (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  9. Stitchcraft.. ([1937-1939]). Stitchcraft Leaflets.. PMC 504085458. (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  10. Araki, Denis Faquim. Avaliação da semeadura a lanço de espécies florestais nativas para recuperação de áreas degradadas.. Universidade de Sao Paulo Sistema Integrado de Bibliotecas - SIBiUSP (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  11. «Birch | Trees for Life» treesforlife.org.uk (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  12. a b (Ingelesez) (PDF) Ecology of birch species. (Noiz kontsultatua: 2019ko Martxoaren 11a).
  13. (Ingelesez) (PDF) [http://www.valbro.uni-freiburg.de/pdf/COST_E42_Final_Report_2008.pdf COST Action E42 Growing valuable broadleaved tree species Final Report. ] (Noiz kontsultatua: 2019ko Martxoaren 8a).
  14. (Ingelesez) «Downy birch (Betula pubescens) - Woodland Trust» www.woodlandtrust.org.uk (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  15. a b c d e (Gaztelaniaz) ECOagricultor. Abedul: propiedades, beneficios para la salud y contraindicaciones | ECOagricultor. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  16. a b «Celulosa, fibras y papel» Materias Primas Pochteca (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).