Lankide:Luberri/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Antiguako jaiak, Donostiako Antigua auzoan ospatzen diren jaiak dira. Hauek urtarrileko 11etik 28ra bitartean San Sebastianak ospatzen dira eta ekainaren 14etik 24era bitartean San Juanak. Auzokoen parte hartzeari esker hasi ziren ospatzen eta gaur egun ofizialtasunez ospatzen dira. Antiguako jaiek, auzoaren beraren izena hartu dute.

Programazioa

Antiguako jaietako lehen egunean (osteguna) pilota partidua jokatzen da (binakako txapelketaren finala) eta gauean kontzertua DOKAn. Bigarren egunean (ostirala), umeentzako antzerkia, txupinazoa eta gauean kontzertua Antiguako frontoian. Eguna amaitzeko, kontzertua egoten da auzoko frontoian (Auzo Rock). Hirugarren egunean (larunbata) egunean ekintza ezberdinak egiten dira. Gauean kontzertuak berriro. Laugarren egunean (igandea), Euskal dantzak frontoian eta arratsaldea Mikel Laboa bertso txapelketa DOKAn. Hurrengo ostiralean, arratsaldean buru-handiak Matia kalean, ondoren kalejirak Iraunkorrak txarangarekin eta gauean ikurrina jasotzea Benta Berri plazan. Hurrengo egunean zehar danborradak.

Hurrengo astean (ostiralean), Street Boulder Benta Berri plazan. Azkeneko egunean (larunbatean), goizean ttuntturroak eta euskal mitologiako pertsonaiak, ondoren kalejirak Iraunkorrak txarangarekin, arratsaldean Bizi DJ-arekin jaitsiera Antiguara eta amaitzeko, gauean, berbena Laiotz taldearekin frontoian.

Beste ospakizun ezagun batzuk, Saguesen antolatzen diren musika kontzertuak dira.[1]

DOKA
DOKA
 Antiguako frontoia
Antiguako frontoia
  1. (Gaztelaniaz) Antiguako Jaiak - San Sebastianes 2018. (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).