Edukira joan

Lankide:MSL28/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

LIZUNA


Lizuna onddo mota bat da, aire librean zein barnealdeetan aurki daitekeena. Lizun mota asko daude, fungi erreinuko espezie mikroskopikoak direnak. Guk ezagutzen dugun mota ohikoenak fruta usteletan agertzen den lizuna da, adibidez usteldutako laranjetan agertzen den lizuna berdea da.

Klima bero eta umeletan hobeto hazten dira. Aire librean inguru heze eta itzaldunetan aurki ditzazkegu, hostoak edo landaretza mota desberdinak dauden deskonposizioetan. Barnealdean aldiz, hezetasun maila altua dagoen lekuetan aurki dezakegu, hala nola, sotoan edo dutxan.


NOLA UGALTZEN DA LIZUNA?

Oxigenoaren, tenperaturaren, argiaren eta nutrienteen baldintza maila egokiak badira, lizunak esporak sortzen ditu zelulen muturrean. Landareek haziak erabiltzen dituzten moduan, lizunak esporak erabiltzen dituzte ugaltzeko. Formatuta daudenean, lizunaren esporak askatzen hasiko dira eta kolonia berriak sortuko dituzte.

Esporak iraunkorrak dira eta nahiz eta ez hozitu urteak iraun ditzake.


ZER BEHAR DU LIZUNAK BERE HAZKUNTZARAKO?

Lizun gehienak material egoki eta bustietan egon behar dute 24-48 ordu bitartean hazteko. Oxigenoaz eta karbonoa duten material organikoaz gain, lizunak hazteko behar duten beste baldintza bat hezetasuna da.

Lizunak hazteko tenperatura egokia behar du. Lizun gehienak tenperatura beroetan hobeto hazten dira baina badaude beste onddo mota batzuk tenperatura baxuetan hazten direnak. Baina ingurune baldintzak desegokiak badira, hil ordez ezkutatu egiten dira baldintzak egokiak izan arte.


LIZUN GUZTIAK BERDINAK AL DIRA?

Lizun mota ohikoenak hauek dira:

·       Alternaria

·       Acremonium

·        Aspergillus

·       Cladosporium

·       Mucor

·       Penicillium

·        Rhizopus

·       Stachybotrys

·       TrichodermaTrichophyton


BA AL ZENEKIEN…?

Penizilina antibiotiko bat da, Alexander Flemingek aurkitutako lizun mota batek eragindako substantzia da. Lizun hau eta beste lizun mota batzuk ere, ogian eta beste janari batzuetan hazten dira, janari horiek jan ezinak bihurtuz.

Legamia ere, beste onddo mota bat da, baina onddo mota hau mikroskopikoa da. Onddoak orokorrean hiru taldeetan sailka daitezke morfologiari dagokionez: legamiak, lizunak eta perretxikoak.