Lankide:Mikel Berasategi Asurmendi/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kontsumitzailearen aukeren teoria mikroekonomiaren adar bat da, zeinak kontsumo-gastuaren lehentasuna eta eskaintza-eskari kurbak erlazionatzen dituen. Bertan, kontsumitzailearen kontsumo-onura nola maximizatu daiteken aztertzen da, kontsumitzailearen gastuen lehentasunean oinarrituz, eta honela kontsumitzailearen aurrekontuari ahalik eta etekinik handiena ateraz.

Kontsumoa, logikoki, produkziotik bereizia dago, izan ere, bertan bi agente ekonomiko ezberdin baitaude nahasirik. Lehenengo kasuan, kontsumoa printzipio indibidualetan oinarrituta dago, hau da, gizabanakoak bere kontsumorako eskuratuko ditu produktuak; bigarren kasuan berriz, ekoizleak berak kontsumituko ez duen produktua ekoitziko du, hau da, hirugarrenei zuzendutako produktua eskainiko du. Beraz, argi ikusi dezakegun bezala, motibazio eta gaitasun ezberdinak daude nahasirik. Kontsumitzailearen teoria osatzen duten modeloek, optimizazio mugatua hipotesitzat duten kontsumitzaile batentzat aurretiaz gainbegiratuak izan daitezken eskari-patroiak adierazteko erabiltzen dira.