Lankide:Olaia F/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

RNA birusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RNA birusak apartekoak dira beren informazio genetikoa RNAn kodetuta dagoelako; horrek esan nahi du azido erribonukleikoa (RNA) material genetiko gisa erabiltzen dutela, edo erreplikazio-prozesuan RNA behar duela. Erreplikazioa zitoplasman gertatu ohi da. Oro har, RNA birusak lau taldetan sailka daitezke, erreplikazio-moduaren arabera. RNAren polaritateak zehazten du, neurri handi batean, erreplikazio-mekanismoa zein den, eta ea material genetikoa kate bakunekoa edo bikoitzekoa den. Gainera, RNA birusek beren RNA polimerasa erabiltzen dute beren genomaren kopiak sortzeko.

Kate bikoitzeko RNA birusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kate bikoitzeko RNA birusak bitarteko DNA erabiliz erreplikatzen ez diren birusak dira. RNA birus gehienak bezala, zitoplasman erreplikatzen dira, eta ez daude zelula ostalarien polimerasen mende, DNA birusek egiten duten bezala, entzima horiek birioan sartzen baitira.[1]

Itzulpena monozistronikoa izaten da, eta horrek esan nahi du segmentu bakoitzak proteina bakarra kodetzen duela, itzulpen konplexuagoa erakusten duten beste birus batzuek ez bezala. Ezaugarri berezi bat RNAko segmentu bikatenarioen transkripzioa baldintza egokietan egiteko gaitasuna da, kapsideren barruan. Adibideak:

Bakterioak infektatzen dituzten birusak:

Animaliak infektatzen dituzten birusak:

Kate bakun (+) RNA birusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kate bakun positiboko RNA birusek zentzu positiboko azido erribonukleikoko (RNA) kate sinplea dute material genetiko gisa, eta ez dira erreplikatzen tarteko DNA erabiliz. RNA birus positiboak RNA mezulariaren berdinak dira eta, beraz, zelula ostalariak berehala itzul ditzake. Birus positibo baten RNA araztuak zuzenean infekzioa eragin dezakeen arren, ez da birus osoa bezain infekziosoa. Erreplikazioa zitoplasman gertatzen da batez ere, eta ez dago zelula-zikloaren mende, DNA birusetan bezala. Zentzu positiboko RNA birusek RNA mezulariaren polaritate bera duten genomak dituzte, eta zuzenean erabil daitezke proteinen sintesirako, zelula ostalariaren itzulpen-makineria erabiliz. Kodetutako proteina horietako bat RNA erreplikasa da. Hura RNA polimerasa bat da eta RNA birala kopiatzen du bitarteko DNA kate batetik igaro beharrik gabe (11). Talde honetako birusek edozein organismo infekta dezakete (animaliak, landareak, onddoak, protistak, bakterioak eta arkeoak). Hala ere, animalia eta landareetan nagusitzen dira. Adibideak:

Kate bakun (-) RNA birusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birus honek azido erribonukleikoa du (RNA), kate bakun (-) da, eta ez da erreplikatzen bitarteko DNA erabiliz (145). RNA biral negatiboa RNA mezulariaren osagarria da. Hori dela eta, RNA positibo bihurtu behar da itzulpenaren aurretik. Prozesu hori RNA polimerasa batek egingo du. Bestalde, birus negatibo baten RNA purifikatua ez da berez infekziosoa, RNA positibo bihurtu behar baita. RNA (-) birusek RNA polimerasa edo RNA transkriptasa erabiltzen dute RNA (+) bihurtzeko. Horretarako, birusak RNA polimerasa entzima erabili behar du, RNAren mendekoa baita entzima hura. Ondorioz, RNA (+) molekulak mezulari biral gisa jokatzen du. Ondoren, ostalariak RNA hura proteina bihurtzen ditu (erribosometan gertatzen da prozesu hura). Azkenik, sorturiko proteinei esker, birioi berrien elementuak ekoizten dira, hala nola, kapsideko eta RNA erreplikasako proteinak. Azken hori RNA (-) molekula berrien ekoizpenaz arduratzen da. Adibideak:

  1. Kornberg, Arthur; Baker, Tania A.. (2005). DNA replication. (2. ed., paperback ed. argitaraldia) University Science Books ISBN 978-1-891389-44-3. (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).