Lankide:Unaiguay/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amundsen espedizioko kideak: Roald Amundsen, Helmer Hanssen, Sverre Hassel eta Oscar Wisting (eskumatik ezkerrera) Norvegiako banderari begira, 1911ko abenduaren 16an, Hego Poloan, Polo honetara heltzen lehenengo espedizioa bilakatu zirenetik bi egun igarota. Olav Bjaaland-ek eginiko argazkia.

ANTARTIDAKO ESPLORAZIOAREN URREZKO AROA  [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antartidako esplorazioaren aro heroikoa XIX. mendearen amaieratik 1920. hamarkadaren hasierara arte hedatu zen garai bat deskribatzen du. 25 urtetako aro honetan zehar, Antartida nazioarteko ahalegin baten erdigune bihurtu zen eta esplorazio zientifiko eta geografiko trinkoa ekarri zuen; zortzi herrialde desberdinetako hamasei esplorazio desberdin martxan jarri ziren. Esplorazio hauetako ohiko faktore bat garraioaren eta komunikazioen teknologiaren izaera mugatua izan zen. Honek espedizio bakoitza erresistentzia-balentria bihurtu zela esan nahi du. <<Heroikoa>> etiketa, aurrerago emana, aitzindari hauek gainditu behar izan zituzten ezbeharren errekonozimendua izan zen, horietako batzuk ez zuten biziraun. Aldi honetan zehar espedizio desberdinetako hamazazpi kide hil ziren.  

Espedizio hauetan zehar polo geografiko eta magnetikoetara iritsi ziren. Espedizio batzuen helburu nagusia Hego Polo geografikora iristen lehena izatearen balentria zen eta Roald Amundsenen enpresaren arrazoi bakarra izan zen. Ordea, garai honetan zehar, hau ez zen esplorazio polarraren orientazio bakarra izan, mapetan kontinenteko kostaldearen zati handi bat aurkitu eta marraztu zen eta barnealdeko eremu handi bat esploratu zen. Espedizioek datu kopuru handiak sortu zituzten eta diziplina zientifiko ugariren laginak ekarri zituzten, zeinaren azterketa eta analisiak, hamarkadetan zehar, munduko komunitate zientifikoak lanean  mantendu zituen.

Espedizio garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espediziotako garrantzitsuenen artean hauek aurki ditzakegu:  

Belgikar Antartidako espedizioa (1897-1899): Antartida esploratzeko egindako lehen espedizioa izan zen, Adrien de Gerlanche-k zuzendutakoa. Espedizio hau negua Zirkulu Polar Antartikoan igarotzen lehena izan zen, itsasontzia Bellingshausen itsasoan harrapatuta geratu baitzen.  

Southern Cross espedizioa (1898-1900): Borchgravink-ek zuzendutako espedizioa izan zen. Gerlache-rena lehenengo espedizioa izan bazen ere, aipatu beharrekoa da Borchgrevink-ek Antartidako esplorazioa hasteko egin zituen ahaleginak. Izan ere, neurri baten, espedizio hauek hari esker hasi ziren. Borchgrevink-en espedizioa Antartidako kontinentean negua iragaten lehena izan zen. Honez gain, Izotz-hesi Handia igotzen lehenak izan ziren, Farthest South errekor berria ezarri zuten (78°30'S) eta Hego Polo magnetikoaren kokapena kalkulatu zuten.  

Discovery espedizioa (1901-1904): Robert Flacon Scott eskoziarraren gidaritzapean burututako espedizioa izan zen. Taldeak, Victoriako Lurraren mendebaldeko mendiak igotzen lehena izateaz gainera, goi-lautada polarra deskubritu zuen. Bidaia honetan Farthest South errekorra apurtu zen (82°17'S).  

Nimrod espedizioa (1907-1909): Ernest Shackleton-ek zuzendutako lehenengo espedizioa izan zen. Espedizio honetan Hego Polora joateko Beardmore glaziarraren bidea erabiltzen hasi ziren. Taldea Hego Polo magnetikoaren kokapenera ailegatu zen, Farthest South errekor berria lortuz (88°23'S).  

Amundsen espedizioa (1910-1912): Roald Amundsen norvegiarrak zuzendutako espedizioa izan zen. Goi-lautada polarrera joateko Axel Heiberg glaziarraren bidea aurkitu zuten. Bide hau jarraituz Amundsek gidatutako bost pertsonetako talde batek Hego Polora iritsi zen lehen aldiz 1911ko abenduaren 15ean.  

Terra Nova espedizioa (1910-1913): Robert Falcon Scottek zuzendutako bigarren espedizioa izan zen. Shackletonen taldeak aurkitutako Beardmore bidea erabilita Hego Polora heldu ziren 1912ko urtarrilaren 17an, Amundsen baino 33 egun geroago. Zoritxarrez, Scott eta bere lau bidaia-kideak itzulera egiten zuten bitartean hil ziren, hotza eta gosearen ondorioz.  

Espedizio inperial transantartidarra (1914-1917): Shackletonek gidatutako bigarren espedizioa izan zen. Antartida zeharkatzeko saiakera bat izan zen, baina ez zuten lortu; taldearen itsasontzia Antartidako ur izoztuetan harrapatuta geratu zen eta izotzak erabat suntsitu zuen. Espedizio-taldeak bizirautea lortu zuen, itsas izotz-bloke baten gainean bidaia luze bat egin behar izan eta gero.  

Shackleton-Rowett espedizioa (1921-1922): Shackletonen hirugarren espedizioa izan zen. Zoritxarrez, bihotzeko krisi baten ondorioz Shackleton hil egin zen 1922ko urtarrilaren 5ean eta espedizioko taldeak etxera itzultzea erabaki zuen.  

Ondorioak  [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antartidaren gaineko subiranotasuna  [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antartida esploratzeko burututako espedizioek ez zituzten ekarri aurkikuntza zientifikoak bakarrik, hainbat herrialdek eginiko subiranotasun-aldarrikapenak ere ekarri baitzituzten. Aldarrikapenotako batzuk lur-eremu beraren gainekoak ziren (honen adibide dugu Erresuma Batuak, Argentina eta Txilek aldarrikatutako lur eremuak). Honek tentsioa sortu zuen herrialde hauen artean. Lur-aldarrikapenak egin zituzten beste herrialdeak Norvegia, Australia, Frantzia eta Zeelanda Berria izan ziren.  

Itun Antartikoa  [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itun hau nazioen arteko lankidetzaren adibide hoberenetako bat da. 1959an 12 herrialdek sinatu zuten eta 1961ean indarrean jarri zen. Ituna sinatu zuten herrialdeen artean garai hartako bi potentzia nagusiak zeuden: Sobietar Batasuna eta Estatu Batuak. Gaur egun, 54 herrialde dira Itun hau sinatu dutenak.  

Itun honek biltzen dituen arauen artean praktika militarren eta proba nuklearren debekua dago. Itunak Antartidan eginiko ekintza guztiak baketsuak izan behar direla ezartzen du. Honez gain, Ituna sinatzen duen edozein herrialdek ikerkuntzarako baseak sortzeko eskubidea dauka. Gaur egun, 30 herrialde ezberdinetako 65 base zientifiko daude.  

Antartidaren gaineko subiranotasunari dagokionez, ez da ituna sortu eta geroko aldarrikapenik onartuko, eta tratatua ezarri baino lehenagokoak, ostera, ez dira ez onartuko ezta ukatuko ere, “izozturik” geratuko dira.  

Antartidako garrantzia etorkizunean: ura  [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datozen urteetan Antartidaren garrantzia gero eta handiagoa izango dela aurreikusten da. Izan ere, bertan munduan dagoen izotzaren %90 eta ur gezaren erreserbaren %70 dago. Aldaketa klimatikoaren ondorioz munduak pairatzen duen estres hidrikoa gero eta larriagoa dela gogoan hartuta, erraz ikus daiteke kontinente honen garrantzia estrategikoa handiagotuz joango dela denboraren poderioz.  

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]