Edukira joan

Lankide:Xabroman/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Programazioa, programa bat garatzeko egiten den prozesua da eta Software baten sorkuntzaren atal bat da.

Software sorkuntzaren prozesua, zazpi ataletan banatzen da.

  1. Plangintza
  2. Analisia
  3. Diseinua
  4. Programazioa
  5. Proba eta zuzenketa
  6. Mantentze-lana

Programazioaren prozesua, bi erreminta erabiliz bete daiteke. Alde batetik, kodea idazten usten duen erreminta bat erabiliz (edozei lengoaian egon daitezke, C++, Java, Paython, etab.). Bestalde, erreminta bat makinaren lengoaiara itzultzeko. Hau da, idatzitako instrukzioak kode bitarrera itzultzea, mikroprozesadorea instrukzio horiek prozesatzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informatikaren eta Teknologiaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informatikaren eta Teknologiaren historia guztian zehar gertaera edo sorkuntza batzuk zerikusia izan dute programazioaren hedapenarekin.

XIX. programazioaren historia hasi:

XX. mendean hainbat aurrerakuntza eman ziren:

Programazio lengoaiaren historia eta aurrerapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Programa bat sortzeko, konputagailua interpretatu ahal izateko eta bertan dauden instrukzioak ordenagailuak egiteko, programazio-lengoaian idatzita egon behar dira instrukzioak.

Goi-mailako programazio-lengoaiaren adibidea

Hasiera batean, ordenagailuak bakarrik ulertzen zutenlengoai espezifiko batean. Hau da, maila baxuenean. Lengoaia hau oso konplexua zen programatzeko, sistema bitarrezko katez eginda.

Orduan, lan hau errazteko adituek erabaki zuten zeroz eta batez sortutako sekuentziak hitzen laburduraz aldatzea. Hortaz, Assembly edo Mihiztadura-lengoaia sortu zen. Adibidez, bi zenbaki gehitzeko ADD kodea erabili daiteke.

Mihiztadura-lengoaian eta makina-lengoaian programatzea gauza bera da, dena dela programatzaileentzat errazagoa da komandoen letrak gogoratzea, zenbaki bitarren kateak baino.

Ordenagailuek gauza gero eta konplexuagoak egiten zituzten. Beraz, goi-mailako programazio-lengoaiak sortu ziren. Esate baterako, bi zenbakien batuketa egiteko instrukzio batzuk behar ziren, baina goi-mailako programazio-lengoaian instrukzio batekin lor daiteke.

Programa bat amaitzean. Mihiztadura-lengoaian edo goi-mailako programazio-lengoaian badago konpilatu behar da, hau da, makina-lengoaiara bihurtzea sortutako kodea[1]. Beraz, beharrezkoa da hau egitea programa erabiliko duen ordenagailua edo makina ulertzeko. Horrez gain, batzuetan beharrezkoa da beste fase bat igarotzea. Lotura fasea esaten zaio; alegia, kodeari behar dituen baliabideak liburutegitik eransten zaizkio.

Programazioa belaunaldiz ere antolatu daiteke.

  • Lehenengo belaunaldia, lehenengo ordenagailu elektrikoekin etorri zen. Memoria programatzeko beharrarekin.
  • Bigarren belaunaldia, Mihiztadura-lengoaiaren hedapena.
  • Hirugarren belaunaldia, algoritmo konplexuagoak.
  • Laugarren belaunaldia, goi-mailako programazio-lengoaiak.
  • Bosgarren belaunaldia, adimen artifizialaren programazio-lengoaiak.

Programazio-lengoaiaren mailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aipatu den bezala programazioren lengoaiak mailetan banatzen dira, haren ezaugarrien arabera.

Behe-mailako programazio-lengoaiak: programazio-lengoaia honen instrukzioak euskarri fisikoan dute kontrola edo eragina eta ordenagailuen egitura fisikora baldintzatuta daude. Behe hitza ez dio erreferentzia egiten lengoaiaren potentziari edo kalitateari, lengoaiaren eta hardwareen abstrakzio murriztuari baizik.

Goi-mailako programazio-lengoaiak: programazio-lengoaia hau uzten dio programatzaileari instrukzioak hitzen edo adierazpen sintaktikoen bidez idaztea, Horregatik goi-mailakoak direla esaten da. Maila honetako adibide batzuk FORTRAN, COBOL, BASIC, C++ eta PASCAL izan daitezke.

  • Ezaugarriak:
    • Datuak eta aginduak karaktere alfanumerikoen bidez aipa daitezke, hau da, ez kode bitarrean.
    • Datuak hartzeko aldagaiak defini daitezke.
    • Agindu eta datu indartsuagoak eta landuagoak erabil daitezke, hau da, ez eragiketa sinpleak soilik.
    • Bateragarria da, hainbat ordenagailu mota desberdinetan erabili daitezke.
    • Zuzentzeko errazagoak dira. Beraz, denbora aurrezten du beste behe-mailako programazio-lengoaiekiko.
    • Oharrak txerta daitezke programa hobetu ulertzeko.

Laburbilduz, Behe-mailako programazio-lengoaiak makinaren prozesamendu lengoaiaz hurbilago daude eta Goi-mailako programazio-lengoaiak baizik, programatzaileen lengoaiaz hurbilago daude.

Programazioaren helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Programak kalitatekoak izateko, bete behar dituen faktore batzuk zehazten dira.

  • Zuzentasuna: programa bat zuzena den adierazteko, garapenean bere funtzionamendua zehaztu behar da. Programa amaitzean konparatu behar da zer egiten duen, hasieran adierazi denarekin.
  • Argitasuna: oso garrantzitsua da programa argi eta irakurterraz izatea. Etorkizunean bere garapena eta mantentze-lan errazteko. Beste alde batetik, programa bat sortzean saiatu behar da egitura erraza eta koherentea izatea, baita programazioaren estiloa zaindu ere. Horrela programatzailearen lana errazten da. Bai sorkuntzaren fasean naiz eta geroko fasetan (akatsen zuzenketan, aldaketetan, garapenean). Honen garrantzia dator, fase bakoitza programatzaile desberdin batek egin dezakeelako. Helburu hau betetzeko gehien erabiltzen den erreminta, iruzkinezko lerroak erabiltzea da.
  • Eraginkortasuna: programa zuzena izan arren, beharrezkoa da bere helburua ahal den denbora gutxienean betetzea. Horrez gain, erabiltzen dituen baliabideak era eraginkorrean erabiltzea. Beraz, denbora eta memoria espazio ahal den gutxien erabiltzea programa bat eraginkorra egingo du.
  • Portabilitatea: programa sortu ez den plataforma batean (hardware edo software) egikaritzeko ahalmena duenean. Hau ezaugarri oso nahigarria da, adibidez sistema eragile batean sortutako programa beste batean ere egikaritu daiteke.
  • Sendotasuna: programak arazoak izan dezakete akatsengatik eta programa prest egon behar da arazoak ez izateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Camarasa, Josep María; Amigó, Jean Jacques. (1993-12-30). «Salvadorianae. I. La correspondència de Pere Barrère i Volar (Perpinyà 1690 - 1755) amb Josep Salvador i Riera conservada a la biblioteca Salvador de l'Institut Botànic de Barcelona» Collectanea Botanica 22 (0): 73–104.  doi:10.3989/collectbot.1993.v22.84. ISSN 1989-1067. (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).