Lankide eztabaida:Benatmendi
Ongi etorri, Benatmendi, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Irudiak[aldatu iturburu kodea]
Fitxategi guztiak (irudiak eta beste) Commons proiektura igo behar dira, dagokien lizentzia askearekin. Horretarako, erabili fitxategiak Commonsera igotzeko orri nagusia edo morroia. Administratzaileen ardura da Euskarazko Wikipediara igotako fitxategi guztiak ezabatzea. Azalpen zehatzagoetarako, irakurri hemen: «Irudien erabilerari buruzko politikak». Mila esker. |
--Janfri; bai esan? 19:51, 24 Abuztua 2008 (UTC)
TVEren irudia[aldatu iturburu kodea]
Kaixo! Beno, suposatzen dut commonsera zuk igo duzula TVEren logotipo berria... bertan gehienez egun bat iraungo du, berehala ezabatuko dizutelako copyrighta duen irudi bat igotzeagatik. Igo daitezkeen irudiak lizentzia librea dutenak dira (commonsen bertan dituzu arau guztiak). TVEren irudiak copyrighta du eta gainera ezin duzu jarri iturria google dela eta egilea ere. Egilea agentzia katalan bat da (ez dakit orain izena) eta iturria TVEren orrialdea izan beharko litzateke. Ongi izan. -Theklan · ezt · @ 11:26, 2 Iraila 2008 (UTC)