Edukira joan

Lankide eztabaida:Lumentzaspi

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Lumentzaspi, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.
Ongietorriak Lumentzaspi erabiltzailen orrialdera

Gaur da 2024ko ekainaren 10a Astelehena

utzi mesua, clic eginda <big>HEMEN, Baita utzi zure sinadura hemen

Ongi Etorri, Lumentzaspien eztabaida tokira zartu zara. Hemen ahal ditizu galdera, kezka eta ohar guztiak egin, beti errespetuagaz, eskerrik asko.--Lumentzaspi 23:22, 14 Abendua 2008 (UTC)

Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu(?). Jasokunde eta Zeruratze sinonimoak dira euskaraz. Artikulua, EHAAtik ateratako informazioa du (erretaularen monumentu izendapena) eta bertan Jasokundeko Andre Mariaren eliza agertzen da (ikusi artikuluko erreferentziak). Gainera, wikipedian Jasokundeko Andre Mariaren elizak agertzen dira bakarrik, batasuna emateko-edo. Baina nahi baduzu, nonbaiten ager daiteke Zeruratze ere erabiltzen dela... Basilikarekin diozuna ez dut ulertzen. Lehenengo lerroan argi eta garbi ageri da eliza hau basilika dela. Hala ere, eliza izateari ez dio uzten... Eta edukia zabaldu nahi baduzu, aurrera! Artikulua nahiko pobrea da, gaztelaniazkoarekin alderatuta (euskarazkoan erretaulei buruz ageri da batik-bat). Artikulu hau ez da "nirea", wikipediakoa baizik eta edonork aldatu dezake. Ez da muturrak sartzea. Animo eta idatzi! Aldaketak eztabaidatuko ditugu... --josugoni (erantzun hemen) 12:51, 24 Otsaila 2010 (UTC)

Kaixo Lumentzaspi. Nahi baduzu, artikuluan bertan ipini dezakezu elizaren izena bi eratan ager daitekeela: Andra Mariaren Zeruratzea eta Andra Mariaren Jasokundea, sinonimoak baitira. Nik, Lekeitio gutxi ezagutzen dudan heinean, erreferentzia monumentu izendapenetik atera nuen.
Gainera, esan bezala, wikipedia osoan Jasokundeko Andre Maria agertzen da kasu guztietan. Hala ere, zuk aditzera ematen duzun bezala, Jasokundeko Andra Maria eta Andra Mariaren Jasokundea ez da gauza bera. Egia esan, niri logikoagoa (eta euskaraz zuzenagoa) iruditzen zait Andra Mariaren Jasokundea izatea, Jasokundeko Andra Maria baino, Jasokunde ez baita leku bat. Baina erreferentziatan ez da hori agertzen. Beharbada, beste batzuen aholkua eskatu beharko genuke. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 21:17, 26 Otsaila 2010 (UTC)
Ez dut ulertzen zergatik sortu duzun beste artikulu bat eliza berari buruz. Alde ala aurka egon gaitezke "jasokunde" edo "zeruratze" horrekin, baina wikipedian artikulu bakarra egon behar du. Ikusten dudanez, zuk nahiago duzu "zeruratzea". Nik ere bai. Horrela bada, eztabaidarekin artikuluan bertan jarraitu beharko genuke, eta besteen aholkua eskatu, zuk diozun bezala. --josugoni (erantzun hemen) 23:17, 3 Martxoa 2010 (UTC)

Euskal Herriko elizak[aldatu iturburu kodea]

Epa Lumentzaspi. Haber, terminologiaz Josuk nik baino gehiago daki. Primeran dago entziklopedia batean artikuluen izenek formatu bera izatea, entziklopedien helburuetako bat datuak erraz aurki daitezela delako. Hau da, artikuluen izenek estruktura bera izatea.

Jasokunde edo Zuraratze eztabaidatxo honetan hona hemen nire iritzia: biak Euskaltzaindiak onartuak dira; Elhuyar hiztegiak, berriz, Jasokunde erabiltzen du; Euskaltermek biak erabiltzen ditu (Jasokunde auzoa (Bilboko kale-izendegia, 2006) eta Ama Birjinaren zeruratze eta Andre Mariaren Jasokunde); EHAAk normalean Jasokunde erabiltzen du; Berriako hemeroteka jasokunde 30 aldiz eta zeruratze 6 aldiz agertzen da; Googleen bilatu eta Jasokundek 34,500 orrialde eta Zeruratzek 922 orrialde ditu. Laburbilduz, Jasokundek Zeruratze baino onarpen gehiago du. Izen "estrukturala" aukeratzekotan, Jasokunde nahiago dut.

Bestetik, nonbait "Zeruratze" usadiozko izena bada, ba, artikulu horrek "zeruratze" titulua izan dezala eta "Jasokunde" birzuzenketa izan dadila. Ah!! eta ondo etorri! zure ekarpenak behar ditugu eta! -- Marklar 18:44, 11 Martxoa 2010 (UTC)

Arrastion. Uste dut atzo ez dudala ondo azaldu nere iritzia. Aukeratzekotan: Jasokunde.
Ez gaizki hartu, baina nik Euskaltzaindiaren arau honi egiten diot kasu Elizbarrutiari baino. Dakizuenez wikipedian politika ofiziala da bere irizpideak jarraitzea. Badakit arau horretan ez dituzte Jasokunde edo Zeruratze aipatzen. Orduan, Euskaltzaindiak araurik ez badu nik Euskalterm, Berria eta Elhuyar hiztegira jotzen dut. Noski dudatan banago badakit elizbarrutiak zerbait esateko baduela elizen izenekin, baina hemengo eztabaidan ez dut zalantza handirik. Horrexegatik atzo azaldu nuen bezala, aukeratzekotan Jasokunde aukeratuko nuke artikuluak izendatzeko, bost axola Jesusen Amarena edo herri baten elizaren artikulua dela. Hala ere, Lekeition edo beste nonbait bertokoek bere eliza deitzeko betidanik Zeruratze hitza erabili badute, orduan elizaren artikuluan Zeruratze erabiliko nuke.
Era berean, aurrekoekin jarraituz, Euskaltzaindiaren hiztegi batuak dio: Andre Maria: Itziarko Andre Maria (mendebalean, tradizioko eliza batzuetan 'Andramari(a)'. Ba, wikipedian izen "estrukturala" Andre Maria izango litzateke baina Algortako auzoaren artikulua Andra Mari izendatu behar da. Berriro gaia nahaspilatu badut esan, horretarako gaude eta. Adeitasunez -- Marklar 18:43, 12 Martxoa 2010 (UTC)