Larreetako lili
Larreetako lili | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asparagales |
Familia | Iridaceae |
Leinua | Irideae |
Generoa | Iris |
Espeziea | Iris graminea |
Larreetako lilia (Iris graminea)[1] Iridaceae familiako landare espezie bat da. Errizomadun landare bizikorra da, lore more biziak dituena, nahiz eta sarritan belar artean ezkutaturik egoten diren. Europan du jatorria, Iberiar penintsulatik mendebaldeko Errusiaraino.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errizoma erako sustraia du[2] eta handik 20-45 cm-ko altuera hartzen duen zurtoina ateratzen da[1]. Hosto lantzeolatu finak ditu, kolore berde bizikoak, baina udaberrian ilundu egiten direnak[3]. Loreak dauden ziriak baino luzeagoak dira[4].
Lore more-urdin bitxiak ditu. Zirien buruetan bi lore ateratzen dira, 8 cm ingurukoak[1]. Sei petalo dituzte loreek, erdian hiru txiki, ardoaren kolorekoak, eta kanporantz hiru handi, erdiraino moreak zain gorrindol deigarriarekin eta puntan urdinak, nerbiadura zuri eta horiekin. Loreak usaintsuak dira.
Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lur heze eta azidoak atsegin ditu. Lili honen graminea izenak adierazten du belarren tamaina duela eta sarritan inguruko landareek estaltzen dute[1].
Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Landare apaingarri gisa erabiltzen da, arroikaiak eta perterreak dekoratzeko. Lore sortatan ere erabiltzen da duen usain ederrarengatik.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Landarea.
-
Lorea.
-
Mnemosine tximeleta larreetako lilian pausaturik.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c d Larreetako lilia, Iris graminea « Atariaren bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
- ↑ (Ingelesez) Group, British Iris Society Species. (1997-03-27). A Guide to Species Irises: Their Identification and Cultivation. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-44074-5. (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
- ↑ «Iris graminea | Wild Ginger Farm» wildgingerfarm.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
- ↑ Geoff Stebbings. (1997). The gardener's guide to growing irises. David & Charles ISBN 978-0-88192-388-9. (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).