Leseko manifestua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Leseko manifestua (katalanez: Manifest de Les; okzitanieraz: Manifèst de Les) Arango haraneko hainbat herritarrek Kataluniaren independentziari buruzko erreferenduma babesteko aurkeztutako manifestua da. 2017ko abuztuaren 14an iragarri zen eta abuztuaren 30ean aurkeztu zen Vielhan.

Manifestuak 10 puntu ditu, eta bertan Aranek erabakitzeko eksubidea duela esaten zen, eta Arango herritarrek Kataluniaren etorkizunaz libreki erabakitzeko eskubidea dutela babesten dute. Sinatzaileen artean zeuden Joan Algadò, Mireia Boya, Hug De la Rosa, Paco Faure, Julian Fernández, Rafael Ferran, Jaume Geli, Emili Medan, Àlex Moga eta Rafa Sanmartí.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]