Log4j

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Log4j
Jatorria
Azken bertsioa2.23.1
Ezaugarriak
EuskarriaJava makina birtual
Programazio-lengoaiaJava
Irakur dezakePlataforma-anitz
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaApache Lizentzia 2.0.
Ekoizpena
GaratzaileaApache Software Foundation (en) Itzuli eta Ceki Gülcü (en) Itzuli
logging.apache.org…
Iturri-kodeahttps://github.com/apache/logging-log4j2

Log4j Apache Software Foundation-ek Javan garatutako kode irekiko liburutegia da, eta software-garatzaileei erregistro-mezuak idazteko aukera ematen die, exekutatze-denboran transakzio jakin bat jasota uzteko. Log4j funtzioak mezuak garrantziaren arabera iragazteko aukera ematen du. Mezuen irteerako konfigurazioa eta granulartasuna exekutatze-denboran egiten da, kanpoko konfigurazio-fitxategiak erabiliz. Log4J beste lengoaia batzuetan inplementatu da, hala nola: C, C++, C#, Perl, Python, Ruby eta Eiffel.

2021eko abenduaren 9an zero eguneko zaurgarritasun bat aurkitu zen, "Log4Shell" izenarekin[1]. "Azken hamarkadako ahultasun bakunik handiena eta kritikoena" bezala izendatu zen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «What's the Deal with the Log4Shell Security Nightmare?» Lawfare 2021-12-10 (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
  2. (Ingelesez) Press, Associated. (2021-12-11). «Recently uncovered software flaw ‘most critical vulnerability of the last decade’» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]