Edukira joan

Lonja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mutrikuko Loja Zaharra.

Lonja (baita loia euskaraz) deritzona merkatarien biltokia da, Iberiar penintsulako tradizio batzuetan balore-burtsen eran funtzionatu dutenak. Handizkako merkataritzarako erabili ohi ziren eraikinak ziren, non eta merkatua txikizkako salmentari lotu ohi zaion, nahiz eta hiri oso baten elikagaien banaketa burutu ohi den merkatu zentralak ere badauden, lonjen parekideak izanik.

20. mendean zehar, arrain-lonja zentzuan zabaldu zen Euskal Herrian lonja kontzeptua.

Lonja tradizionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lonja tradizionalen artean, Aragoiko Erresuma zeneko herrialdeetan eraikin bikainak egin ziren, hala nola Zetaren Lonja Valentzian, edo Alcañizkoa eta Zaragozakoa Aragoin.[1] Mendeak dituzten lonjarik ere bada Euskal Herrian, Mutrikuko Loja Zaharra kasu.[2]

Euskal Herrian lonja-etxe edo errenteria deitutakoak aipagarriak dira, burdinaren merkataritzari emandako instituzio eta eraikinak izan dira. Beduako lonja-etxea, Altzolakoa, Montoiakoa Beran,[3] Bilboko Errenteria eta beste batzuk inportanteak izan ziren.[4]

Ikus, halaber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Viñau, Nacho. (2023-02-26). «La Lonja, el palacio renacentista de Zaragoza construido para alojar las transacciones comerciales / HOY ARAGÓN» HOY ARAGÓN (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  2. (Gaztelaniaz) «Lonja de Mutriku - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  3. Gran Enciclopedia de Navarra | MONTOYA. (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  4. «Bertan 16 - La Industria del Hierro. Capítulo 4: Las renterías de hierro» bertan.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  5. «GAZTEEN AISIALDIRAKO LOKALAK» www.ararteko.eus 2014 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]