Edukira joan

Los gamberros

Wikipedia, Entziklopedia askea
Los gamberros
Jatorria
Egilea(k)Francisco Ibáñez
Jatorrizko herrialdeaEspainia
ArgitaletxeaEditorial Bruguera
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko komikiak
Hizkuntzagaztelania
TelesailaMortadelo eta Filemon
Emanaldia
Hasiera-data1978

Los gamberros Francisco Ibáñez kataluniar komikigilearen pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen 1978ko abentura bat da. Abentura honetan agertzen da lehen aldiz Ofelia idazkaria, paper garrantzitsu bat duena, komikiaren atal bakoitzean Mortadelogatik sentitzen duen maitemina eta bi agente protagonistek ematen dioten tratu zakarraren arteko kontrastea agertzen bait da.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

H.I.G.A (Hermandad Insoportable de Gamberros Arrejuntados) herrialdeko erakundeetan kaosa eragiteko barrabaskeriak egitera dedikatzen den talde berri bat da. Mortadelok eta Filemonek ganberro horiek harrapatu beharko dituzte.

Beste medio batzuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osorik egokitu da pertsonaiei buruzko telesailean baina El caso de los gamberros izenburuarekin.

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mortadelok Ofelia bien inizialak horma batean idazten ari dela uste duen txistea, azkenean katu bat marrazten ari dela deskubritzeko, Tomás el Gaferen 324. tirako txistearen antzekoa da.


Aurrekoa
Mundial 78
Mortadelo eta Filemonen abenturak
1978
Ondorengoa
Contrabando

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]