Lotegi espaziontzi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lotegi espaziontzia eskifaidun espaziontzi hipotetiko bat da, izena bere espazio bidai osoan eskifaia hibernazio edo animazio etenean edukitzeagatik datorkio, modu honetan eskifaiak jasanezinak izango ziren denbora eta distantzia oso luzetako izarrateko bidai aurre egin dakioke. Gaurko egunez gizakien denbora luzerako animazio etenik ahalbideratzen duen teknologiarik ez dagokionez, zientzia-fikzioaren sailera mugatua dagoen gaia da.

Literatura eta zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia-fikziozko literatura eta filmetan maiz jorratu den gaia da, adibidez, Arthur C. Clarke idazlearen 2001: A Space Odyssey eleberria eta Stanley Kubrick zuzendariaren izenburu berdineko 2001: A Space Odyssey filmean agertzen den Discovery One espaziontzia, nahiz Ridley Scott zuzendariaren Alien filmean agertzen den Nostromo espaziontzia ere lotegi espaziontziak dira. Planet of the Apes eta Barbarella filmeetan ere lotegi espaziontzian agertzen dira.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]