Louis Comfort Tiffany (Sorolla)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louis Comfort Tiffany (Sorolla)
Jatorria
Sortzailea(k)Joaquín Sorolla
Sorrera-urtea1911
IzenburuaLouis Comfort Tiffany
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak150,5 (altuera) × 225,5 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaHispanic Society of America (en) Itzuli
BildumaHispanic Society of America (en) Itzuli
InbentarioaA3182

Louis Comfort Tiffany Joaquín Sorolla espainiar margolariak 1911n egin zuen erretratu baten izenburua da. Olio-pintura honetan Louis Comfort Tiffany (1848-1933) negozio-gizon estatubatuarra ikus daiteke haren lorategietan. Lana New Yorkeko Hispanic Society of America erakundean ikus daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorolla 1905ean eta 1909an joan zen Estatu Batuetara, ikusleen artean arrakasta handia izan zuten bi erakusketa egitera. Badirudi Louis Tiffanyk bere margolaria aukeratu zuela bigarren erakusketan, 1909an, baina Sorolla Estatu Batuetara itzuli zen arte ezin izan zion haren erretratua egiteko bere eskaerari erantzun. 1911n, Hispanic Society of America-ren enkargu baten ondorioz egindako bidaian, Amerikara itzuli zen, eta koadro hau bere modeloaren jabetzako lorategietan margotu zuen. Badirudi Tyffany eta Sorolla aurretik ezagutzen zirela; berez, 1909an amerikarrak Sorollaren lau koadro erosi zituen Parisen. Urteetan, margolana Laurelton Hall lorategitik pauso batzuetara egon zen ikusgai, Tiffany familiak Hispanic Societyri dohaintza egin baino lehen.[1] Sorollak Estatu Batuetan margotutako 54 erretratuetako ikusgarrienetako bat da hau.[2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan handia da: 150.5 × 225.5 zm. Tiffany txakur batekin batera bere lorategian agertzen da, margotzeko tresnekin, lanean harrapatuta gisa. Tiffanyren janzkeraren dotoreziak eta modeloa aurkezteko formaltasunak kontrastatu egiten dute «artista lanean» ideia eta Tiffanyren jarrera lasaiarekin: badirudi pintzelkada baten erdian gelditu dela ikuslearen, hau da, Sorollaren iruzkin bati erantzuteko.

Dena dela, loreak dira margolanaren elementu nagusia, handiak eta koloretsuak; modeloa ia landareen artean kamuflatzen da. Atzean itsasoa ikus daiteke.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]