Lunática (liburua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lunática
Datuak
IdazleaAndrea Momoitio
Argitaratze-data2022
Generoabiografia
Jatorrizko izenburuaLunática
ArgitaletxeaLibros del K.O. (en) Itzuli
Orrialdeak232
FormatuaLiburua
ISBN978-84-17678-74-6

Lunática, Andrea Momoitio kazetariak idatzitako liburua da, 2022an argitaratua Libros del K.O. argitaletxearen eskutik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977ko azaroaren 9an Basauriko espetxean agertu zen María Isabel Gutiérrez Velascoren gorpu kiskaldua. Buruaz beste egin zuela adierazi zuen presondegiak baina bertsio hori sineztu ez eta Bilboko sexu-langileek greba antolatu zuten, baita itxialdi bat Basurtoko Ospitalean, beste kolektibo batzuen laguntzarekin, besteak beste, Coordinadora de Presos en Lucha-ren (COPEL) laguntza batzordeak, eta pizten hasi ziren mugimendu feminista zein mugimendu LGTBIaren kide batzuekin. Gutxi iraun bazuen ere, Comité de Prostitutas de Cortes delakoa sortu zuten ere. Preso sozialen amnistia eta frankismoaren 1970ko Ley sobre peligrosidad y rehabilitación social legeren deuseztapena eskatu zuten.[1][2][3][4][5][6][7]

Pertsonaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Isabel Gutiérrez Velasco, protagonista nagusia da: Nerabea zelarik Patronato de Protección a la Mujer delakoaren zentro batean egon zen Santanderren. Kantabriatik etorria Bilboko Gorte kalean aritzen zen prostituta. Hiltzean hogeita hiru urte zituen, baita seme txiki bat ere.[2][3][5][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) K.O, Libros del. «Lunática» Libros del K.O. (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  2. a b Aristondo, Amaia Igartua. (2023-07-19). ««Maria Isabelek ez du zertan heroia izan haren istorioa kontatzeko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  3. a b «La vida rápida y muerte lenta de María Isabel: la mujer que desencadenó la huelga de prostitutas en Bilbao» www.publico.es 2022-02-19 (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  4. (Gaztelaniaz) «Lunática - Andrea Momoitio: Autor, sinopsis, editorial y toda la información | AHORA QUE LEO» www.lasexta.com 2022-04-01 (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  5. a b (Gaztelaniaz) Borraz, Marta. (2022-02-13). «La huelga de prostitutas que desató la muerte en la cárcel de María Isabel» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  6. (Gaztelaniaz) «La muerte de María Isabel o el estallido que originó una huelga de prostitutas en Bilbao» La Vanguardia 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  7. (Gaztelaniaz) Momoitio, Andrea. (2018-03-05). «Las putas que clamaron por María Isabel» Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  8. (Gaztelaniaz) «¿Quién conoce a María Isabel?» Otras miradas 2018-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]