Mía y Moi
Mía y Moi | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2021 |
Izenburua | Mía y Moi |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Piera |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Borja de la Vega |
Antzezlea(k) | |
Mía y Moi 2021eko Borja de la Vega zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ama galdu ondoren, naturaren erdian dagoen etxebizitza batera joan dira Mia eta Moi: familiarena da, eta oroitzapen asko bizi izan dituzte bertan. Haiekin joan da Biel, Moiren bidelaguna. Eta, horrela, atseden hartzen eta zauriak sendatzen ahaleginduko dira hirurak, elkar babestuz eta elkar lagunduz. Batez ere Moiren kasuan; izan ere, nerbio krisi bortitz batetik sendatzen ari da.[1]
Bat-batean, baina, harmonia hori hautsiko da, Mikel, Miaren bidelaguna, iristen denean. Hala, iraganeko mamuak eta aurrez azaldu ez dituzten emozio eta sentimenduak nagusituko dira haien artean, eta horiei aurre nola egin jakin beharko dute.[1]
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bruna Cusi: Mía
- Ricardo Gómez: Moi
- Eneko Sagardoy: Biel
- Joe Manjón: Mikel
- Raquel Espada
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b «Familiarteko zauri eta gantzu» Berria 2021-05-15 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |