Mafiko
Mafiko izena hartzen dute elementu astunez osaturiko arroka eta magmek. Elementu hauek magnesioa eta burdina dira gehienbat.
Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Magnesio eta Ferriko hitzen elkarketatik dator.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mea mafikoak kolore ilunekoak izaten dira eta dentsitate erlatibo altua izaten dute, 3 baino altuagoa. Normalean arroka basikotan agertzen dira, gaur egun izendapen hori erabiltzen ez bada ere.
Arroka mafiko ugarienak basaltoa eta gabroa dira. Mineral ohikoenak olibinoa, piroxenoa, anfibola eta biotita dira.