Malkaxko (tontorra)

Koordenatuak: 42°49′12″N 1°59′25″W / 42.81998°N 1.99027°W / 42.81998; -1.99027
Wikipedia, Entziklopedia askea
Malkaxko
Datu orokorrak
Garaiera1.237 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°49′12″N 1°59′25″W / 42.81998°N 1.99027°W / 42.81998; -1.99027
MendikateaAndimendi
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaIturgoien/Lezaun/Lizarragatik Sosako Lautadetarako Errepidea
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Malkaxko Nafarroako tontor bat da, izen bereko mendiko tontorrik garaiena, 1.237 metroko garaiera baitu.

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturgoienetik, herriaren goialdeko zatitik, Trinidadeko ermitara igotzen den bidea hartzen da. Ermitatik ipar-mendebalderantz, beste tontortxo bat dago, ermita dagoena baino zertxobait garaixeagoa. Iparmendebalderantz jarraituz, pixka bat jaisten da, Malkaxko, hurrengo tontorra delarik, lurrean seinale geodesiko txiki bat eta harri mordo bat duelako identifikatzen dena. Ipar-mendebalderago, beherago, haize neurketentzako etxetxo bat dago, eta, bertan zegoen zunda kendu ondoren, dirudienez, oroitzapen bezala utzi dutena. Inongo zalantzarik gabe, hau da muinoko goreneko puntua, ikuspegi aldetik, zalantza asko sorrarazten dituen arren.

Lizarragako mendatetik 2,5 kilometrotara, errepidea hegoalderantz jarraituz, Sosako lautadetara doan bide bat dago. Bide honek Sosaportillugoikoa lepoa gainditzen du, eta Ilkomarreko baltsara daroa, Argiñanorantz jaisteko. Sosako lautadetatik, Malkaxko ondo ikusten da, eta zuzen abia daiteke bertara. Trinidadeko tontorretara, Lezaunetik ere igo daiteke, Iñarotz labarra, Trinidadeko bidea delakotik igoz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa