Edukira joan

Maria Kristina Austriakoaren estatua (Ondarreta)

Koordenatuak: 43°18′43″N 2°00′01″W / 43.3119444°N 2.0002778°W / 43.3119444; -2.0002778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Kristina Austriakoaren estatua (Ondarreta)
Jatorria
Sortzailea(k)José Díaz Bueno
Sorrera-urtea1942
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Dimentsioak230 (altuera) × 130 (zabalera) cm
Kokapena
LekuaOndarretako lorategiak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′43″N 2°00′01″W / 43.3119444°N 2.0002778°W / 43.3119444; -2.0002778
Map
Argumentu nagusiaMaria Kristina Austriakoa

Maria Kristina Austriakoaren estatua Ondarretako lorategietan (Donostia) dagoen Maria Kristina Austriakoaren estatua bat da. Harrizko oinarri handi baten gainean dagoen brontzezko estatua da, José Díaz Bueno eskultoreak egina (Amaran dagoen erregina beraren monumentuan dagoen estatua bezalaxe).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenagotik Donostian egon zen Maria Kristinaren estatua baten hondakinekin egin zen (Alderdi Ederren egon zen hura, 1913 eta 1924 artean). Estatua berregiteko Donostiako Udalak 100.000 pezeta jarri zituen, eta harpidetza bidez beste 425.000 pezeta lortu ziren, baina 1931n Espainiako II. Errepublika ezarri zelarik, Udalak erabaki zuen estatua ez egitea eta dirua eman zutenei ekarpena berreskuratzeko aukera eman zitzaien. Frankismoa ezarri zenean, Udalak obra azken burura eramatea erabaki zuen, eta 1942an inauguratu zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mª Kristina erregina - Donostiako eskulturak» www.santelmomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]