Marie Wawa
Marie Wawa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tanna (uhartea), |
Herrialdea | Vanuatu |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea |
Marie Wawa vanuatuar aktorea da. Tanna (2015) australiar-vanuatuar filmean parte hartu zuen, Vanuatun osorik filmatu zen lehen filma izan zena. Filmak 2015eko Veneziako zinema-jaialdian bi sari nagusi irabazi zituen eta 2016ko ingelesez besteko film onenaren Oscar sarirako izendatu zuten.
Wawa Vanuatu hegoaldeko Tanna uharteko barnealdeko Yakel herrikoa da.
Wawa, Tanna filmeko gainerako aktoreak bezala, aktore hasiberria zen. Filmekoa bere lehendabiziko antzezpena izan zen, castingaren aurretik inolako esperientziarik ez zuen eta.