Marinkako gudua

Koordenatuak: 47°56′30″N 37°30′00″E / 47.9417°N 37.5°E / 47.9417; 37.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Marinkako gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Data2022ko otsailak 252023ko abenduak 25[1]
LekuaMarinka, Donetsk Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak47°56′30″N 37°30′00″E / 47.9417°N 37.5°E / 47.9417; 37.5
EgoeraErrusiak irabazi[2]
Gudulariak
Donetskeko HE
 Errusia

 Ukraina

Buruzagiak
Errusia Alexei Berngard
Donetskeko Herri Errepublika Denis Puxilin
Donetskeko Herri Errepublika Artem Zhoga
ezezaguna
Indarra
DHEko Indar Armatuak

Ukrainako Indar Armatuak

Galerak
Galera handiak[erreferentzia behar] Galera handiak[erreferentzia behar]

Marinkako gudua Errusiako Indar Armatuen zein Donbasseko indar separatisten eta Ukrainako Indar Armatuen arteko egun martxan dirauen gatazka militarra da, martxoaren 17an hasitakoa Donbasseko eskualdean kokaturik dagoen Marinka herriaren inguruan gertatzen ari dena hiri-kontrola lortzeko helburuarekin.[3]

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borrokak martxoaren 14an hasi ziren, DHEren Donetskeko administrazio-zentroaren aurkako bonbardaketa baten ostean,Vladimir Putinek, Errusiako Presidenteak, Donetsk Herri Errepublika errepublika independente modura aintzatetsi eta gero, Ukrainako errusiar inbasioaren testuinguruan.[4][5] Hiru egun geroago, Errusiak eta DHEko Indarrek erasoaldia abiatu zuten Marinkaren aurka.[6] Marinka, 2015eko ekainean, egun bakarreko gudu baten kokagune izan zen, Minsk II bake-akordioa sinatu zenetik lehen gatazka larria izan zena; hala ere, borroka horren ostean Ukrainako Indarrek hiri-kontrola edukitzen jarraitu zuten, DHEren erasoaldiak porrot egin baitzuen.[7]

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko martxoaren 17an, Errusiako Defentsa Ministerioak Donetskeko Herri Errepublikako Indarrek Marinka harrapatu zutela esan zuen;[8] Ukrainako Indarrek hiriaren kontrola berreskuratu zuten arren, beren esanetan, apirilaren 19rako.[9][10] Martxoaren 30ean, Estatuko Larrialdi Zerbitzuko langileek Errusiako Indarren fosforo zuriko munizioekin eginiko erasoen ondorioz herrian hasitako "dozenaka sute" itzali zituzten.[11] Martxoaren 31n, 9M22C motako su-granadak jaurti zituzten BM-21 Grad sistemen aurka; ondorioz, dozena bat sute piztu ziren hirian, eta Ukrainako Larrialdi Zerbitzu Nazionaleko langileek itzali zituztenak. Bestelako kokaguneak –hala nola, Novokalinove eta Otxeretyne– ere bonbardatu zituzten; erasoen ondorioz zibilak ez ziren zauritu, baina etxeak kaltetuak izan ziren. Gainera, Avdiivka, bonbardaketaren ostean, berriro isolaturik geratu zen.[12]

Apirilaren 17an bi pertsona hil eta lau zauritu ziren Errusiak buruturiko hiri-bonbardaketa batean.[13] Apirilaren 26an, Marinka erasotzeko Errusiaren beste saiakera bat uxatu zuten ukrainar indarrek, Pavlo Kyrylenko-ren arabera, Donetskeko Eskualdeko Administrazio Militarreko Burua.[14]

Mariupol bereganatu eta Azovstaleko burdingintzan Azov Batailoia errenditu ondoren, Errusiako Indarren fokua iparraldera aldatu zen maiatzaren 20tik aurrera –zehazki, Donetskeranzko norabidean– non Ukrainako Armadaren posizio indartsuenak zeuden, Marinka barne, helburu bezala..[15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.europapress.es/internacional/noticia-rusia-anuncia-toma-marinka-ucrania-20231225175807.html
  2. https://theatlasnews.co/conflict/2023/12/12/russian-forces-raise-flag-over-marinka-donetsk-after-nearly-10-years-of-fighting/
  3. https://web.archive.org/web/20220401081259/https://mil.in.ua/uk/news/rosiyany-obstrilyaly-budynky-mar-yinky-zapalyuvalnymy-snaryadamy-9m22s/
  4. (Ingelesez) «Russia accuses Kyiv of deadly missile attack on Donetsk» the Guardian 2022-03-14.
  5. Txantiloi:Russian 20 человек погибли и девять пострадали в результате удара ВСУ по Донецку. 14 March 2022.
  6. «Ukraine forces, separatists fight first serious battles in months» Reuters 3 June 2015.
  7. «Ukraine crisis: Leaders agree peace roadmap» BBC News 12 February 2015.
  8. Russian Ministry of Defense official Twitter
  9. https://liveuamap.com/en/2022/19-april-ukrainian-military-repelled-russian-offensive-at
  10. (Errusieraz) «Українські військові відновили контроль над Мар'їнкою на Донбасі» РБК-Украина.
  11. «Invaders use phosphorous munitions in Marinka» ukrinform.net.
  12. (Errusieraz) Росіяни обстріляли будинки Мар’їнки запалювальними снарядами 9М22С. 2022-03-30.
  13. (Errusieraz) «На Донеччині за день від рук окупантів загинуло двоє мирних мешканців, - Кириленко» РБК-Украина.
  14. Lister, Tim; Voitovych, Olga. «Ukrainian officials say eastern regions under heavy attack Tuesday» cnn.com.
  15. Russian Offensive Campaign Assessment, May 21. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]