Marta Alonso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marta Alonso

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarta María Alonso Roldán
JaiotzaLodosa, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitate Publikoa
Nafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea
Enplegatzailea(k)The University of Texas MD Anderson Cancer Center (en) Itzuli
Nafarroako Unibertsitatea Klinika
Centro de Investigación Médica Aplicada

Marta María Alonso Roldán (Lodosa, Nafarroa, 1974) nafar ikertzailea da, onkologia pediatrikoan espezializatua.[1] Garuneko tumoreetarako terapia biologiko berriak aztertzen ditu Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroan (CIMA).[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Unibertsitatean Biologia Zientzietan lizentziatu ondoren, Osasun Zientzietako doktoretza egin zuen eta tesiaren izenburua Análisis y caracterización del proceso de muerte celular inducido por derivados de benzo(b) 1,1 dioxidosulfonamida con actividad antitumoral izan zen. Ondoren Nafarroako Unibertsitateko Hezkuntzako master bat egin zuen.[3][4]

Doktoratu ondoko prestakuntzak Anderson Cancer Centerren (Houston, Texas) jarraitu zituen, eta zazpi urtez egon zen Juan Fueyo eta Candela Gómez-Manzano doktoreen laborategian.[5] 2008an Junior Fakultatibo lanpostu bat lortu zuen.

2009. urtearen amaieran, Espainiara itzuli zen, eta Nafarroako Unibertsitate Klinikako bere ikerketa-taldearen buru izan zen Ramón y Cajal kontratuarekin.

Ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alonso doktoreak onkologia pediatrikoa aukeratu zuen, maila altuko haurren garuneko tumoreek eragiten baitituzte heriotza gehien populazio-talde horretan. Ohiko terapiak haurrak sendatzea lortzen ez duenez eta sendatzen direnek ondorio larriak izaten dituztenez, Alonso tratamendu berriak bilatzen ari da.

Bere ikerketa-proiektuaren helburua da haurrentzako garuneko tumoreetarako terapia berriak garatzea. Tumore-zelulak zelula arruntetatik bereizteko gai den birus adimendun bat ikertzen ari da bere taldea. Izan ere, birus hau helduen klinikan badago eta nahiko emaitza itxaropentsuak eman ditu; horregatik, haurretan probatu nahi dute.[6]

Nafarroako zientzialariaren hitzetan,

«Karrera honetan, "erronka nagusia gu geu gara, bizitzaren alderdi guztietan %100 eskatzen dugu eta hori ezinezkoa de".[7] Bide horretan interesa duen neskato bati zera bati esango nioke "mundu liluragarria dela, betetzen zaituela, baina, aldi berean, erronkaz eta zalantzaz beteta dagoela". »[8]

Alonso adenobirusa erabiltzen ari da bere ikerketan, 24-RGD delta, katarroen ohiko eragilea. Ez da bereziki gogorra, eta ez du ia albo-ondoriorik.[9]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alonso doktoreak berrogei artikulu, berrikuspen eta liburu-kapitulu baino gehiago argitaratu ditu, nazioarteko foroetan bere ikerketen emaitzak aurkeztu ditu eta hainbat sari jaso ditu.[10]

Bekak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2013an L'Oréal-UNESCOren "For Women in Science" beka.[11] Alonsoren esanetan

"L'Oréal-UNESCO programakoak bezalako ikerketa-poltsa batek lanean jarraitzeko gogoa ematen du. Zure lana edo ibilbidea Espainian aitortzeak morala eta aurrera egiteko gogoa sortzen ditu. Ikerketa-karrera laneko ziurgabetasunez, proiektuetarako finantziazioa bilatzeaz, baztertutako artikuluez... beteta dago, eta honelako sari batek edozeini pizten dio morala".[8]

  • 2018an Europako Ikerketa Kontseiluaren 'Consolidator grant'. Beka garuneko tumoreetan duen ikerketa-lerroa indartzeko da.[5]
  • 2018an Nafarroako Landa Inguruneko Familia eta Emakumeen Elkartearen 'Mujer Rural' (Emakume Landatarra) saria.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Agencia Europa Press. (17 de diciembre de 2018). Marta Alonso, la española que investigará tumores cerebrales con la concesión científica más prestigiosa de Europa. Madrid.
  2. Clínica Universidad de Navarra. (2015). conozca a la Dra. Marta María Alonso Roldán. .
  3. Roldan, Marta Maria Alonso. (2001). Análisis y caracterización del proceso de muerte celular inducido por derivados de benzo(b) 1,1 dioxidosulfonamida con actividad antitumoral. Universidad Pública de Navarra.
  4. MUJERES EXTRAORDINARIAS. Vamos a conocer mujeres que han cambiado nuestra historia.. 2 de febrero de 2015.
  5. a b Redacción. (16 de diciembre de 2018). La navarra Marta Alonso recibe una de las concesiones más prestigiosas del Consejo Europeo de Investigación. Pamplona.
  6. «La investigadora lodosana premiada con una beca L’Oréal–UNESCO “For Woman in Science”» Ayuntamiento de Lodosa (Lodosa (Navarra)) 15 de noviembre de 2013.
  7. Molina, Brenda. (15 de noviembre de 2013). Investigaciones sobre salud en manos de cinco mujeres científicas. Madrid.
  8. a b «L'Oréal-UNESCO "For Women in Science" VIII edición» Mente Natural de Moda (Madrid) 19 de noviembre de 2013.
  9. Redacción. (15 de diciembre de 2018). Una navarra recibe dos millones para luchar contra el cáncer. Pamplona, 64-65 or..
  10. Pubmed. (8 de marzo de 2016). Pubmed Search results. .
  11. La investigadora Marta Alonso, premiada con una beca L'Oréal–UNESCO "For Woman in Science". 15 de noviembre de 2013.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]