Merkataritza funtsa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Merkataritza-funtsa (edo ingelesez "goodwill"), zehaztugabeko aktibo ukiezin bat da. Aktibo ukiezin hauek, etorkizunean enpresari mozkinak lortzeko gaitasuna dute eta bere markaren balioei dagozkie; esaterako, bezeroak, ospea, esperientzia edo langileekiko harremanari. Enpresak, bere ondarea osatzen duten elementu guztien balioaren batura baino gehiago balio dezake. Merkataritza-funtsak jasotzen du balio hori. Merkataritza-funtsaren balioa enpresari atxiki zaio; hala ere, enpresa eskuratzean sortu eta kontabilizatzen da. [1]

Enpresa eskuratzerakoan, enpresako ondare garbiaren balioaren gain ordaindutako prezioarekin kalkulatzen da; hau da, erakundeak enpresa eskuratzeko, enpresaren balio kontablearen gain ordaindutako kantitatea litzateke. Erosleak bestalde, enpresaren balio kontablea baino gutxiago ordaintzen badu eskuratzea, merkataritza-funts negatiboa izango luke. Merkataritza-funtsaren kontua, enpresako balantzeko aktiboaren zatian aurki dezakegu. [2]

  1. (Gaztelaniaz) «Fondo de comercio» Economipedia 2015-09-17 (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  2. (Gaztelaniaz) «Fondo de Comercio» www.enciclopediafinanciera.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).