Millan Telleria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Millan Telleria
Bizitza
JaiotzaAlbiztur1957ko martxoaren 1a (67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Millan Telleria Perurena (Albiztur, Gipuzkoa, 1957ko martxoaren 1a) bertsolari gipuzkoarra da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974an Zaldibian izan zuen aurreneko plaza. 1980an bi sari irabazi zituen, Osinalde eta Lizardi. 1982an egin zuen debuta Bertsolari Txapelketa Nagusian eta finalaurrekoetara iristi zen. Hurrengo bi ekitaldietan ere finalaurrekoak jokatu zituen. 1993koan final laurdenetan gelditu zen.

Tolosako bertso eskolako irakaslea izan da[1] eta 1995 eta 2000 artean Gipukoako Bertsozale Elkarteko presidentea izan zen.[2]

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Millan Telleria - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  2. «Tellería Perurena, Millán - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]