Munduko Pilota Txapelketa
Kirola | Pilota |
---|---|
Antolatzailea | FIPV |
Edizioak | 18 |
Periodoa | 4 urtean behin |
Maila | Amateur/Profesional |
Munduko Pilota Txapelketa lau urtean behin Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzak mundu mailan antolatzen duen pilotari onenen txapelketa da. Lehenengo edizioa Donostian antolatu zuten 1952. urtean eta azkena 2018. urtean Vall d'Hebronen.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapelketaren lehen edizioa 1952an antolatu zuten eta 1958 arte hiru urtean behin jokatu zen. Harrezkero lau urtean behin egin dute. Lehiaketaren lehen bost edizioetan ez zuten hirugarren posturako dominarik eman.[1] Gainera, lehiaketa bakoitzean diziplina-kopurua edizioaren arabera aldatu da, eta 1952an eta 1958an luzeko pilota jokoetako diziplinak ere barne hartu zituzten. 1990era arte, ez zuten emakumezkoen txapelketarik. 1990ean, emakumezkoen diziplina bakar bat gehitu zuten (paleta goma - trinket), 1994an beste bat (frontenis) eta, azkenik, hirugarren bat 2014an (paleta goma - 30 metroko frontoi). Horrela, egun hamabost diziplina ditu.[1][2] 2018an beste berritasun bat gehitu zioten: aurretik amateurrentzako txapelketa besterik ez zenak profesionalak onartu zituen.
Edizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Hiria | Herrialdea | Data | |
---|---|---|---|---|
1 | 1952 | Donostia | Euskal Herria | |
2 | 1955 | Montevideo | Uruguai | 1955eko abendua |
3 | 1958 | Biarritz | Euskal Herria | 1958ko irailaren 11-21 |
4 | 1962 | Iruñea | Euskal Herria | 1962ko irailaren 20-30 |
5 | 1966 | Montevideo | Uruguai | 1966ko abendua |
6 | 1970 | Donostia | Euskal Herria | 1970eko irailaren 18-27 |
7 | 1974 | Montevideo | Uruguai | 1974ko azaroa eta abendua |
8 | 1978 | Biarritz | Euskal Herria | 1978ko iraila |
9 | 1982 | Mexiko | Mexiko | 1982ko urriaren 15-24 |
10 | 1986 | Gasteiz | Euskal Herria | 1986ko irailaren 13-21 |
11 | 1990 | Santiago de Cuba | Kuba | 1990eko azaroaren 14-23 |
12 | 1994 | Donibane Lohizune | Euskal Herria | 1994ko irailaren 15-25 |
13 | 1998 | Mexiko | Mexiko | 1998ko urriaren 15-25 |
14 | 2002 | Iruñea | Euskal Herria | 2002ko agorrilaren (abuztuaren) 21-31 |
15 | 2006 | Iruñea | Euskal Herria | 2006ko irailaren 22 - urriaren 1 |
16 | 2010 | Paue | Frantzia | 2010eko urriaren 1-10 |
17 | 2014 | Zinacantepec | Mexiko | 2014ko irailaren 11-21 |
18 | 2018 | Vall d'Hebron | Katalunia | 2018ko urriaren 14-20 |
19 | 2022 | Biarritz | Euskal Herria |
Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dominen zerrenda 1952tik[3][4]:
Herrialdea | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira | |
---|---|---|---|---|---|
1 | Espainia | 69 | 75 | 39 | 183 |
2 | Frantzia | 68 | 65 | 44 | 177 |
3 | Mexiko | 50 | 41 | 32 | 123 |
4 | Argentina | 48 | 25 | 18 | 91 |
5 | Uruguai | 4 | 30 | 15 | 49 |
6 | Kuba | 3 | 5 | 16 | 24 |
7 | Ameriketako Estatu Batuak | 0 | 1 | 2 | 3 |
8 | Txile | 0 | 0 | 6 | 6 |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Solano, Javier. (2004ko azaroa). Historia de los Mundiales. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Paloma. (2015eko abuztua). XVII Campeonato del Mundo de Pelota • Zinacantepec 2014. .
- ↑ https://web.archive.org/web/20061212231855/http://www.fipv.net/cas/eventos/documents/historicomundialeses..pdf
- ↑ https://web.archive.org/web/20070403101308/http://www.fipv.net/cas/eventos/documents/resultadosmundial2002.pdf
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntza (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Ingelesez)