Museo Nacional de Arte (Mexiko)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Museo Nacional de Arte (Mexiko)
Datuak
Izen laburraMunal
MotaArte galeria eta museo nazionala
HerrialdeaMexiko
Jarduera
Honen parteInstituto Nacional de Bellas Artes y Literatura (en) Itzuli
Historia
Sorrera1982
webgune ofiziala
Facebook: munal.inba Twitter: munalmx Instagram: munalmx Youtube: UCbjuFbqUqHY-Eu_eqTfRUcg Edit the value on Wikidata

Mexikoko Arte Museo Nazionala (MUNAL) Mexiko Hiriko Zentro Historikoan dago, Tacuba kaleko 8 zenbakiarekin markatutako eraikin batean, Manuel Tolsá plazan. Mexikoko artearen bilduma adierazgarri bat dago jasota bertan, erregeordetzaren garaitik 1950eko hamarkadara arte.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina Komunikazio eta Herri Lan Idazkaritzaren Jauregia da. Arkitektura eklektikoa du, XX. mendearen hasieran oso ohikoa, baina batez ere neoklasikoa eta errenazentista da. 1982an Arte Museo Nazionalera bideratu zen, eta 1997an zaharberritu zen.

Eraikina erraz identifika daiteke Karlos IV.a Espainiakoaren zaldizko estatua handiagatik, Espainiako errege izan baitzen Mexikok independentzia irabazi baino lehentxeago. Estatua, El Caballito izenez ezaguna, jatorriz Zokalo plazan zegoen, baina hainbat lekutara mugitu zen. Oinarrian duen plakaren arabera, Mexikok ez du Espainiako errege baten gorespen gisa mantentzen, artelan gisa duen kalitateagatik baizik.[1]

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museo honetan Mexikok artearen historiaren bost mende erakusten ditu. Egile batzuk aipatzeagatik hauek jasoko ditugu: Andrés de la Concha, José Juárez, Sebastián López de Arteaga, Cristóbal de Villalpando, Miguel Cabrera, Manuel Tolsá, Santiago Rebull, Felipe S. Gutiérrez, Juan Cordero, José María Velasco, Saturnino Herrán, Ángel Zárraga, Alfredo Ramos Martínez, Gerardo Murillo (Dr. Atl), María Izquierdo, Diego Rivera, Frida Kahlo, José Clemente Orozco eta David Alfaro Siqueiros.[2]


Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Noble, John (2000). Lonely Planet Mexico City. Oakland California: Lonely Planet. 115.or. ISBN 1 86450 087 5. [1]
  2. https://www.creadores.unam.mx/instituciones/museo-nacional-de-arte-munal/[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]