NOR Ikerketa Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
NOR Ikerketa Taldea
Datuak
Motaikertaldea eta pertsona juridikoa
Jarduera
Honen parteEuskal Herriko Unibertsitatea
Erabilitako hizkuntzaeuskara
webgune ofiziala
Inguma: nor-ikerketa-taldea

NOR ikerketa taldea Euskal Herriko Unibertsitatekoa da. UPV/EHUko Parte Hartuz eta AFIT ikertaldeekin batera EMAN Prestakuntza eta Ikerkuntza Unitatea osatzen dute. Taldeak honako ikerketa-ildo hauetan egiten du lan: Europako hizkuntza gutxituak eta telebista, Euskal Herriko ikus-entzunezkoen egitura eta tokiko telebistak, Komunikabideak eta talde nortasunak. Horrez gain, harreman sendoak ditu Europako beste ikerketa talde batzuekin, bereziki Mercator Media nazioarteko taldearekin.[1]

Behategia, euskal Komunikabideen behatokia

Tirabirak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tirabirak

Urteetan euskal gatazkaz komunikabideetan argitaratu izan diren binetak era masiboan batu zituen "Tirabirak" egitasmo transmedia sortu zuen EMAN Taldearekin (Josu Amezaga, Edorta Arana, Tania Arriaga, Patxi Azpillaga, Iñaki Barcena, Estitxu Garai, Sahatsa Jauregi, Libe Mimenza, Bea Narbaiza eta Mario Zubiaga). Egitasmoaren barruan hainbat elementu sartu ziren: ikerketa, erakusketa ibiltaria, artxibo interaktiboa, elkarrizketak, webdoka, ikastaroa, ekitaldiak…

Jainkoak ez dit barkatzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jainkoak ez dit parkatzen

Lezo Urreztieta marinelen historia sinesgaitza kontatzen duen Jainkoak ez dit barkatzen filma Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen. Martin Ugalde kazetariak jasotako materiala erabili zuen Josu Martinezek gidoia sortzeko.

Kantatzen duten herriak jardunaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantatzen duten herriak izeneko jardunaldia antolatu zuen taldeak.

Mercator sarea

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2020: Miren Artetxe Sarasola, NOR Ikerketa Taldeko kideak, Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria jaso zuen, Euskaltzaindiak eta EHUk banatzen dutena. Mirenek EHUn defendatu zuen Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak: gazte identitateak, hizkuntza mudantzak eta legitimizazio prozesuak izeneko doktore-tesia, Jone Miren Hernandez eta Josu Amezagaren zuzendaritzapean, 2020ko otsailean. [2]
    Hekimen

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ikerketa taldea « Nor Ikerketa Taldea» www.nortaldea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  2. «Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria NOR Taldeko kide bati « Nor Ikerketa Taldea» www.nortaldea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]