Neuquén probintzia
Neuquén Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen mendebaldean dago, Patagoniaren iparraldean. 94.078 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2022an 726.590 biztanle zituen.[1] Hiriburua Neuquén da.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mugakideak hauek ditu: iparraldean Mendoza probintzia, ekialdean eta hegoaldean Río Negro probintzia eta mendebaldean Txile.
Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaztelania hizkuntza nagusia den arren, mapudungunezko hiztun maputxe batzuk ere bizi dira probintzian.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Argentina: Provinces. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2022-6-21).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Probintziako webgune ofiziala Neuquen.gov.ar