Edukira joan

New Firm

Wikipedia, Entziklopedia askea

New Firm (euskaraz Enpresa Berria) 1980ko hamarkadatik aurrera Eskoziako Aberdeen FC eta Dundee United FC taldeen arteko derbi edo lehiak jasotzen duen izendapena da. Bi taldeak Eskoziako ekialdeko kostaldean dauden Aberdeen eta Dundee hiritako taldeak dira, bai eta herrialde hartako hirugarren eta laugarren hiririk handienak ere.

Berez, ez da Celtic FC eta Rangers FC taldeen arteko Old Firm bezalako usadio handiko edo historia luzeko derbia, baina denborarekin mendebaldeko bi talde horietatik kanpo, Eskoziako ekialdeko taldeen derbia bilakatu da. Usadioz, Dundee United taldeak hiri berdineko Dundee FC taldearekin lehia estuagoa izan du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]