Nutazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Prezesioa, urdinez, nutazioa, gorriz eta errotazioa, berdez
Lurraren nutazioa

Nutazioa (latinetik nutare kulunkatu) bere ardatzaren inguruan bira egiten duten objektu simetrikoen errotazio ardatzean mugimendu arin ez erregular bat da. Honen ohiko adibideak giroskopioak, zibak eta planetak dira.

Lurraren kasuan, nutazioa, zeru esferan duen batez besteko posizioaren inguruan, Lurraren poloaren aldizkako kulunka da, Ilargiak planetagan duen eraginagatik, ziba baten mugimenduaren antzera, hau, indarra galdu eta erortzear dagoenean.

Lurraren kasuan, nutazioa prezesio mugimenduari gainjartzen zaio, erregularrak ez izateko moduan, baizik eta izurtuak, prezesio mugimenduagatik lurraren ardatzaren mugimendua espazioan proiektatzeak marraztuko lituzkeen kono teorikoak. Nutazioak, Lurreko poloak, 18,6 urtetik behin arkuko bederatzi segundo mugitzea eragiten du.

Eguzkiak, garrantzi gutxiagoko beste nutazio efektu bat eragiten du, urte erdiko batez besteko epearekin eta 0,55 arku segundoko gehienezko polo mugimenduarekin. Gainontzeko planetek ere eragiten dituzte aldaketak, perturbazioak deritzenak, baina, euren balio txikiagatik, garrantzi gehiegirik ez dutenak.

Nutazio mugimendua, James Bradley astronomo ingeleseak aurkitu zuen 1728an eta 20 urte beranduago, 1748an ezagutzera eman zen. 20 urte beranduagorarte ez zen jakin Lurraren ardatzaren mugimendu gehigarri honen jatorria Ilargiak eragindako grabitate erakarpena zela.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]