Ogaiztarrak
Ogaiztarrak | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (2002) |
Argitaratze-data | 2002ko urriaren 17 |
Generoa | Eleberri historikoa |
Jatorrizko izenburua | Los Hijos de Ogaiz |
Hizkuntza | Gaztelania |
Herrialdea | EH |
Orrialdeak | 350 |
ISBN | 978-8480918244 |
Euskaraz | |
Izenburua | Ogaiztarrak |
Itzultzailea | Rosseta Testu Zerbitzuak |
Argitaratze-data | 2007 |
Orrialdeak | 400 |
ISBN | 978-84-9746-408-6 |
Ogaiztarrak (Los Hijos de Ogaiz) 2002. urtean Toti Martinez de Lezeak argitaraturiko eleberria. 350 orrialde dauzka eta gaztelaniaz idatzita dago.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Istorioa 1328.ean hasten da, Karlos I.a Frantziako eta Nafarroako Erresumako erregea ondorengo gabe hiltzen denean. Erregea nafarra izatearen herriaren eskaria, Olgacena (Lizarrako judu auzoa) auzoaren suntsipena, Nafarroako lehorte luzea, gosea, baliabide eskasia eta izurria jokoan sartzen dira eleberri honetan. Ogaiztarrak, Lizarra antzinako auzoko nekazariak, eta Bertolindar familiak, burges merkatariak, aurkako izango dira garai gogor honetan, traizioa, bizitza ikuspuntua, handinahia, mendekua, nekea eta baita maitasuna ere izango direla medio.
Egilearen iritzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iraganean barneratzea erraza da erdi aroko hiria den Lizarran eta ni gustora barneratu nintzen XV. mendeko bizitza bertan irudikatu nahian; bost auzotan banaturiko hiri batean bakoitza harresiz inguraturik eta bestearengandik banatuta. Saiakerak merezi izan zuen.