Orleansko gudua

Koordenatuak: 47°54′09″N 1°54′32″E / 47.9025°N 1.909°E / 47.9025; 1.909
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orleansko gudua
Data463
LekuaAurelianum (egungo Orleans)
Koordenatuak47°54′09″N 1°54′32″E / 47.9025°N 1.909°E / 47.9025; 1.909
EmaitzaErromatarren garaipena
Gudulariak
Galiako erromatarrak
Saliar frankoak
Bisigodoak
Buruzagiak
Egidio
Txilderik I.a
Teodoriko II.a
Federiko

Orleansko gudua, 463. urtean gertatu zen, Egidio magister militumak zuzendutako Erromatar Inperioko tropen eta Teodoriko II.aren anaia zen Federikok zuzendutako bisigodoen artean.

Egidiori, 461ean Galia iparraldean zatiketa aldarrikatu zuena Maioriano hila izan ondoren, izan ere, bere magister militum kargua kendu zion Rizimerok, baina Italia bere armada boteretsuarekin erasotzearekin mehatxatzen zuen. Rizimerok, ezkutuan, zenbait maniobra egin zituen, eta Egidiori bisigodoek aurre egitea lortu zuen, ziur asko, euren erresuma Loira ibaitik iparraldera hedatzeko aukera ikusi zutena, ordura arte hori baitzen euren erresumaren muga. Borroka, Orleansetik gertu gertatu zen 463an, eta bisigodoak garaituak izan ziren, eta euren buruzagia, Federiko, hila.

Porrot honek, denbora batez, bisigodoek, Galia erdialdeko eskualde honi buruz zuten anbizioa geldiarazi zuen, Adovazerren saxoiek ere mehatxatzen zutena, baina Paulo kondeak eta bretoiek babestua Deolsko gudura arte, 470-471n.

Guduari buruzko iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guduaren existentzia, iturri ezberdinek ematen dute.

  • Hidazio Adversus Aegidium comitem utriusque militiae, virum, ut fama commendat, Deo bonis operibus complacentem, in Armoricana provincia Fretiricus frater Theuderici regis insurgens, cum his cum quibus fuerat, superatus occiditur. (Kronika, 218). Nabarmendu beharrekoa da, Hidaziok, gudu hau, 461ean kokatzen duela, bere kronikan, 462tik 464rarteko edozein datu falta delarik.
  • 511ko Chronica Gallica: Leon I.aren erregealdiaren bosgarren urtean, 461 edo 462an, beraz. Fredericus frater Theuderici regis pugnans cum Francis occiditur iuxta Ligerim.
  • Mario de Avenches: Basilio eta Vibianoren kontsultzan, 463an. His consulibus pugna facta est inter Aegidium et Gothos inter Ligerum et Ligericinum iuxta Aurelianis ibique interfectus est Fredericus rex Gothorum.

Amaitzeko, Gregorio Tourskoak (II, 18), franko salioen errege zen Txilderik I.ak, urte horretan Orleansen parte hartu zuen guduei erreferentzia egiten die. Historialari gehienak, Egidiok, bere zerbitzura, frankoen tropak zituenez, Txilderik, erromatar buruzagiaren aliatu edo bazkide bat zenaren ondoriora iritsi dira. Hala ere, ez dago ezer zehatzik, Txilderik bertan egon zela edo halako aliantzarik egon zenik frogatzea ahalbidetzen duenik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]