Punicastro

Koordenatuak: 42°36′00″N 2°20′00″W / 42.6°N 2.3333°W / 42.6; -2.3333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Punicastro
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaNafarroa Garaia eta Torralba del Río
Koordenatuak42°36′00″N 2°20′00″W / 42.6°N 2.3333°W / 42.6; -2.3333
Map

Punicastro edo Malpika[1] Kodesko mendikateko mendebaldean eta Concepción haitzean zegoen gaztelua izan zen eta bertako mendia da, Torralba del Rio udalerrian.

Nafarroako Erresumako muga defendatzen zuen izan zen gotorlekua zen[2]. Egun ez dago apenas hondakinik. Marañongo Lapoblacionen eta Bernedoko gotorlekuekin batera defentsarako hiruki bat ostu zuen[3].

Gazteluaren mendiak 1338 metroko altuera du[4].

Izenaren esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren jatorria "Puni edo Punioren kastroa" izan daiteke. Puni Erdi Aroko izena da. Castro hitza, ordea, ez da batere ohikoa Nafarroan, eta leku honetan beste inon ez da agertu. Horregatik uste da, ez zela izen herritarra izango[4].

Gaztelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kodes mendilerroan gutxienez bi gaztelu dokumentatu dira: Alkazarra, XI. mendean dokumentatua eta XIII. mendearen erdialdean abandonatua eta Punikastrokoa, X-XI. mendetik dokumentatua eta XV. mendean abandonatua. Gaur egun, nahiz eta Costalera eta Concepción/Malpika haitzetan hondakin batzuk agertzen diren eta harrian egindako lan batzuk ikus daitezkeen, zaila da bi gaztelu horien kokapen zehatza ezagutzea. Iñaki Sagredok idatzi zuenez, Punicastroko obran ikus daiteke gazteluaren zati batek Lana bailarara begiratzen zuela eta beste zati bat Berrotzara begiratzen. Bereziki, elementu batzuk, hala nola ate faltsua eta dorre txiki bat, baina baita dokumentazioan ematen den datua ere; ardoa eta zura Torralbatik eta teilak Nazaretik eraman zituztela. Alkazarreko gazteluari dagokionez, oraindik datu gutxiago daude.

1337. urtean Santikurutze Kanpezuko bizilagunek hura okupatu nahi izan zuten berreraikitzeko eta bere herria defendatzeko balio izan ziezaiekeelako, baina saioa ez zen aurrera atera.

Punicastroko gaztelua XI. mendeko tenentzia gisa dokumentatzen da, Gartzia IV.a Santxitz (erreg.: 1035-1054) erregealdian, eta Fortún Sánchez "Penna Punicastri"-ko arduradun izendatzen da.

Geroago, Lizarrako Merindadean kokatuko da, XIII. mendearen erdialdean, eta han izango dira ohikoagoak gazteluaren lanei buruzko datuak. Iñaki Sagredo ikertzailearentzat, XV. mendearen amaieran utzi zuten, dokumentatutako azken alkaidearen ondoren: Toledoko Fortuño. Ohiko garnizioa 10 gizonekoa zen, eta bakoitzari urteko 5 gari-zaldi adinako kopuru ekonomikoa eta gari-kopurua ematen zitzaion. Gazteluren ebidentziarik ia ez dago, higaduraren ondorioak jasaten dituzten hormen hondar batzuk baino ez[5][6].

Gran Enciclopedia de Navarra-ren arabera, "Ez dakigu zehazki gaztelua XV. mendearen azken urteetan utzi ote zuten edo, aitzitik, 1516an bota ote zuten, Cisneros kardinalak, Gaztelako mendikatean erregeordeak, emandako aginduen ondorioz."[7]

Juan Lobo gaizkilearen legenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko kontakizunen arabera, XVI. mendean, gazteluan, Juan Lobo bidelapurra eta bere gizon taldea ezkutatzen zen. Herritarren hil omen zuten gaizkilea eta garaipen hori opatzeko dantzan egin zuten, eta hortik dator, urtero egiten den jaia[8][9]. San Joan jaien barruko ekitaldi horretan, Juan Lobo edo Juan Moro irudikatzeko gizon batek aurpegia beltzez margotzen du eta hostoz eta adarrez estaltzen da. Juan Lobok ihes egiten du, herriko gizonek harrapatzen dute eta jota bat dantzatzen dute, Baltsaren dantza. Baltsatik herrira eraman eta Juan Lobo epaitu eta herioz zigorra ezarrita tiroz hil egiten dute.[10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Urrutia, Javier. «Mendikat → Malpika (1087 m)» www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2023-11-24).
  2. Perales, José A. "Los dominios de Juan Lobo". Rincones singulares. Diario de navarra.
  3. «Punicastro - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-24).
  4. a b Cortés Valenciano, Marcelino. (2014). «Una peculiar serie toponímica sobre Castellumm castrum en el nordeste peninsular» Alazet 26: 36. ISSN 0214-7602..
  5. Sagredo, Iñaki. (2006). Navarra. Castillos que defendieron el Reino -tomo I-: De Laguardia a Foix, y del Moncayo al Goierri: 8 (Ganbara). I Pamiela ISBN 978-8476814772..
  6. Sagredo, Iñaki. (2015). Navarra. Castillos que defendieron el Reino -tomo V-: Nuestras gentes, nuestra historia. Diccionario de las Merindades: 25 (Ganbara). V Pamiela ISBN 978-8476818770..
  7. Gran Enciclopedia de Navarra | PUNICASTRO, CASTILLO DE. (Noiz kontsultatua: 2023-11-24).
  8. «Diario de Navarra - Especial rinconessingulares de Navarra» web.archive.org 2013-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-11-24).
  9. (Gaztelaniaz) Río, susana esparza Torralba del. (2014-05-15). «Rincón de historia, leyenda y tradición» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-24).
  10. Torralba del Rio: Juan Lobo eta Baltsaren dantza 2013. (Noiz kontsultatua: 2023-11-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa