Puntu urdin margul bat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Puntu urdin margul bat
Irudiaren eskuinaldean dagoen lerro marroiaren barnean, Lurra txuri-urdin tankerako argi-puntu nimino baten moduan ikusgai dago. Argazkia 1990an Voyager 1 espazio-zundak Lurretik 6000 milioi kilometroko distantziatik atera zuen.
Jatorria
Sortzailea(k)Voyager 1
Sorrera-urtea1990
Argitaratze-data1990
IzenburuaPale Blue Dot
Ezaugarriak
Genero artistikoaastrofotografia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daFamily Portrait (en) Itzuli

Puntu urdin margul bat (ingelesez Pale Blue Dot) 1990eko otsailaren 14an Voyager 1 espazio-zundak 6.000 milioi kilometroko distantziatik ateratako Lurraren argazki bat da. Espazioaren neurrigabetasunean eta eguzkiaren izpienpean Lurra puntu nimino baten antzera (0,12 pixel) irudikatzen da. Behin bere misioa amaitu eta eguzki-sistema uztear zegoela, Carl Sagan zientzialariaren eskaerari jarraiki kamera biratu eta Lurrari argazkia atera zion. Ondoren, Saganek argazkilan honen izenburuan oinarriturik bere Puntu urdin margul bat: Gizakiaren Etorkizunaren ikuspegia Espazioan liburuari izena ipini zion.

2001an Space.com webguneak historia guztiko 10 zientzia-argazki onenetakoen artean aukeratu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]