Purna (gazte antolakundea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Purna
Ideologia politikoaIndependentismoa, sozialismoa, feminismoa, ekologismoa, aragoiera
http://purna-aragon.org/


Purna Aragoiko ezker independentistako gazte antolakundea da. 2010-eko otsailean sortu zen ofizialki, Estatu aragoiar alderdiko gazteri ohia zen Astral gazte antolakundea eta gazteri aragoizalea batu zirenean.

Antolakunde honek independentista, sozialista, feminista, ekologista eta iraultzaile definitzen du bere burua.

Helburu politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezker independentistako gazte antolakunde bezala, Purnak Aragoiko estatu independente, sozialista eta feminista aldarrikatzen du, hizkuntza aragoiera (ekialde muturrean katalana ere defendatzen du) ardatz izango duena.

Presentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, 50 militante aktibo baino gehiago ditu Aragoiko lurralde luze zabaletik hedatuak, bere presentziarik handiena Aragoiko hiribururik nagusienetan ematen da, batez ere, Huescan, Teruelen eta Zaragozan, baina Aragoi beherea, Albarrazingo mendilerro, Jazetania eta Kalataiuko eskualdetan ere badu bere presentzia.

Harreman politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Purna Puyalón de cuchas alderdiko gazte antolakunde erreferentea da, eta maila nazionalean Ezkerreko Bloke independentista fronte zabalaren parte da, Puyalón, Aragoiko Langileen Sindikatua eta beste hainbat alderdi zein mugimendu soziopolitikoekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Purna antolakundearen web ataria