Ryan Cochran-Siegle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ryan Cochran-Siegle

Bizitza
JaiotzaBurlington1992ko martxoaren 27a (32 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AmaBarbara Cochran
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa
Pisua86 kilogramo
Altuera186 zentimetro

Olympic.org: ryan-cochran-siegle Edit the value on Wikidata

Ryan Cochran-Siegle, RCS goitizenaz ere ezaguna, (Burlington, Vermont, 1992ko martxoaren 27a)[1]. Ameriketako Estatu Batuetako Munduko Kopako eski alpinoko lasterkaria eta Cochrans eskiatzaile familiako kide da[2] Cochran-Siegle eslalom erraldoian eta Super G-n espezializatuta dago, eta, jaitsieran eta konbinatuan ere, lasterketak egiten ditu. 2011ko azaroaren 26an egin zuen debuta Munduko Kopan. Neguko Olinpiar Jokoetan, 2018an debutatu zuen, eta 2022an, Super Gn zilarrezko domina irabazi zuen Neguko Olinpiar Jokoetan.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cochran-Siegle Bormion 2019

Cochran-Sieglek bi urte zituela ikasi zuen eskiatzen; bere amak, Barbara Cochranek, (1972ko Neguko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina eslalomean, Sapporon, Japonia) irakatsi zion. 2010eko denboraldiaren ostean, AEBko Garapen Taldean sartu, eta, urtebete geroago, B Selekzio Nazionalera igo zen. Nor-Am Kopako Super Gko txapelduna izan zen 2011n, eta brontzezko domina lortu zuen AEBko txapelketa nazionaletan, Super Gn[3]. Cochran-Sieglek 2011ko azaroan egin zuen debuta Munduko Kopan, Lake Louiseko jaitsieran, baina ez zuen amaitu[4]. Astebete geroago, Coloradon, Munduko Kopako lehen puntuak lortu zituen Super G batean Beaver Creek-en, 29. postuan amaituz[5].

2012an, Cochran-Sieglek Nor-Am jaitsiera eta Super G tituluak irabazi zituen, eta urrezko bi domina ere irabazi zituen Juniorren Munduko Txapelketan, jaitsieran eta konbinatuan. Hala ere, bere aurrerapena eten egin zen 2013an, aurreko lotailu gurutzatuan eta erdiko lotailu albokidean lesioak jasan zituenean Munduko Txapelketako konbinatuaren jaitsiera zatian. 2014ko denboraldian itzuli zen lehiara, Nor-Am Kopa orokorra irabaziz; bigarren izan zen jaitsierako sailkapenean, eta hirugarren, Super Gn eta eslalom erraldoian.

Cochran-Sieglek 2015eko denboraldia hartu zuen alboko menisko transplante batetik errekuperatzeko; gero, 2016ko denboraldian itzuli zen, Munduko Kopan eslalom erraldoian debuta egin zuenean eta GSn Munduko Kopako lehen puntua lortu zuenean Kranjska Goran 30. postuarekin. Emaitza onekin amaitu zuen denboraldia Idahoko Sun Valleyko txapelketa nazionaletan, non txapeldunorde izan zen Super G eta eslalom erraldoian eta laugarren konbinatuan. 2018an, Cochran-Siegle AEBko Olinpiar taldeko kide izan, eta lau probatan lehiatu zen; bere emaitzarik onena, hamaikagarrena izan zen eslalom erraldoian[6].

Munduko Kopako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Adina Orokorrean Eslaloma Eslalom
erraldoia
Super G Jaitsiera Konbinatua
2012 19 131 53
2013 20 106 41 52 27
2014 21 0 puntu
2015 22 Min hartuta: denboraldirako baja
2016 23 163 58
2017 24 83 38 37 20
2018 25 75 33 16
2019 26 53 26 23 43 31
2020 27 20 20 20 14 10
2021 28 22 33 10 14
2022 29 15 56 10 10

Lasterketen podiumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1 garaipen (1 SG)
  • 2 podium (1 J, 1 SG); 16 lehen hamarretan
Denboraldia Data Lekua Diziplina Sailkapena
2021 2020ko abenduaren 19a Italia Val Gardena, Italia Jaitsiera 2.
2020ko abenduaren 29a Italia Bormio, Italia Super G 1.

Munduko Txapelketako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Urtea   Adina   Eslaloma   Eslalom
erraldoia
Super G Jaitsiera Konbinatua
2013 20 15 DNF1
2015 22 Min hartuta: denboraldirako baja
2017 24 25 28 19
2019 26 11 12 18

Olinpiar emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Urtea   Adina   Eslaloma   Eslalom
erraldoia 
Super G Jaitsiera Konbinatua
2018 25 11 14 23 DNF1
2022 29 DNF1 2 14

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]